18Urria2018

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

urria

Urriko kultur programazioa 

Deskargatu

 

kultur ikastarauak

Kultur ikastaroen programazioa

Deskargatu

Dantza-antzerki pregramazioa

Antzerki eta dantza programazioa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Amasa-Villabona: Tolosaldean gehien birziklatzen duen udalerri handia

eduki hontziak

Tolosa eta Andoaingo datuak nabarmenki hobetu ditugu

2018ko lehenengo hiruhilekoari dagokion udal hondakin solidoen kudeaketaren balantzea igorri dio udaletxeari Tolosaldeako Mankomunitateak. Herriz herriko analisian, aurreko urteko zenbakiekin gertatu zenaren antzera, oso positiboak dira Amasa-Villabonari dagozkion datuak eta mankomunitateak 2020. urterako ezarritako %65eko gaikako bilketaren helburua soberan gainditzen du berriro ere.

Informearen arabera, Amasa-Villabona, %78,63rekin, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten eskualdeko herrien artean birziklapen portzentaia handiena duen udalerria da. Ibarraren aurretik lau puntura (%74.90), Tolosak baino ia 10 puntu gehiago (%69.13) eta Andoain baino askoz aurreratuago (%45.83) dagoena. Zizurkilekin (%64.09) alderatuz gero ere oso emaitza positiboa izaten jarraitzen du.

Tolosaldeako neurketa osoan, gure udalerria, eskualdeko bataz bestetik 15 puntura kokatzen da.

Udaletxearen iritziz datu hauek, birziklapenaren ehunekoaren kontsolidazio argia (gure herria bezalako biztanle nukleoan beti erraza izan ez dena), 5 edukiontzien sistemarekin herriak duen sintonia maila altua, errefuxa eta organikoarentzat txipa duten tarjeten modeloaren baliagarritasuna eta birziklapena gehien sustatzen duen kudeaketa metodoa atez atekoa dela esaten duen argumentuaren faltsukeria erakusten dute.

Datu hauen gaineko balorazio positiboa egin arren, Maite Izagirrek (EAJ-PNV) gidatzen duen gobernuak, ez du autokonplazentzian erori nahi eta horregatik, legealdi honetan martxan jarri zuen etengabeko hobekuntza prozesua garatzeko apustua egiten jarraituko du. Alkatearen ustez, “oraindik ere konpondu behar diren hutsuneak daude, argi dago biztanleriaren ehuneko txiki batek oraindik ere ez duela zerbitzuaren erabilera egokia egiten eta horregatik, sistema berriaren erabilpenaren inguruko ikerketa jarriko da martxan udazkenean, horrek, hutsuneak antzeman eta hobekuntzarako konponbideak eskainiko ditu”.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu