21Abuztua2018

006.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

AZALA 2018 2 IRABAZLEAa

 

Santioak 2018 jaietako kartel irabazlea
Aurkezturiko kartel guztiak ikusi

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Amasa-Villabonako Udal Gobernuak, 888.400 euroko proiektu eta inbertsio sorta garrantzitsua onartu du

pilotalekua amasa

Beste ekintza batzuen artean, Errebote Plazako erreforma integrala, Amasako frontoiko birmoldaketa eta Oriamendi auzoko emergentzietarako eta arrisku egoeran dauden pertsonak hartzen dituen udal jabetzako etxebizitzaren egokitzapena onartu dira.

Uztailaren 12an, Ogasun sailak, gobernu taldeak (EAJ-PNV) aurkeztutako, 888.400 euroko proiektu multzo eta inbertsio garrantzitsuak dituen kreditu aldaketen proposamena onartu zuten. Horrez gain, Malkar denbora libreko taldearentzako (6.300€) eta Tolosaldeko emakumezkoen arraun klubarentzako subentzio (3.000€) partidak ere onartu ziren. Kredituen aldaketek ondorengo proiektuak burutzea ahalbidetuko dute:

Errebote plazako erreforma integrala (402.100 €)
Momentu honetan oso hondatuta dagoen eremu publiko honen fisionomia eraldatuko du proiektu honek. Erreforma integral bat da eta horren barnean, zolaketa aldaketa egin, argiteria berria ipini, hormen eta udaletxearen pintaketak egin eta plazari izena ematen dion errebote jokoari garrantzi berezia emango zaio. Ekimen honek, kalitatezko eremu balioanitz eta modernoa eratzea bilatzen du, bere singularitate eta topaketa zentro printzipalaren erdigunea den Villabonako udal eta gizarte espresioa. Helburua, momentu honetan plazak sufritzen duen utzikeria eta degradazio egoerarekin amaitzea da.

Amasako pilotalekuaren birmoldaketa (253.400 €)
Ekintzak: teilatuko erreforma integrala, aldamenetako hormetako arrakala garrantzitsuen deuseztea, hustubideen bideraketa, larrialdietarako irteeren hobekuntza eta mugimendu murriztuko pertsonentzako guztiz irisgarria izango den bainugela berri bat izango duen aldagelen berrikuntza.

Oriamendi auzoko etxebizitzaren egokitzapena (80.000 €)
Gizarte zerbitzuetako udal eremuak erabiltzeko etxebizitza bat du udaletxeak auzo honetan. Urteetako prestaketa desegokiaren ondoren, hornidura ekonomiko berria erabilgarri izango da bere egokitzapen osorako. Emergentzietarako, larrialdi egoeran dauden pertsonak hartzeko eta gizarte gaiekin lotuta dauden beste kasuetan erabili ahal izango da.

Fleming eskola publikoko erreformak (ohiko 85.000 euroko aurrekontuari 19.500 euro batuko zaizkio)
2018ko ohiko aurrekontuek zentro publiko honen bi hezkuntza eraikuntzak (Arroa eta Arratzain) konpondu eta egokitzeko 85.000€ko partida bat jasotzen zuten (azken urteetako garrantzitsuena). Kredituen eraldaketa berri honek, bideratuta zegoen partidari 19.500€ gehitu dizkio, Flemingo guraso junta eta zuzendaritzarekin batera hartutako erabaki horrekin, hobekuntza ekintza berriak egin ahal izango dira udaleko titularitatea duten bi eraikuntzetan. Horrela, udaletxe honek Amasa-Villabonako eskola publikoarekin duen konpromisoa indartzen da.

Obrako brigadentzako bi ibilgailu berrien erosketa (52.500 €)
Berrikuntza eta ingurumen sostenguak bat egiten dute, zerbitzu eta obretako brigaden, ibilgailu zaharkituak berrituko dituen proiektu honetan. Momentu honetan, GLP ibilgailu hibrido eta SACEM zenaren pabiloiko udal instalakuntzetan kargatzeko puntua izango lukeen beste elektriko bat erosteko aukera aztertzen ari da.

Kiroldegiko kutxatilen konponketa (10.300 €)
Momentu honetan kutxatila batzuek duten egoera txarrek, aldageletatik igerilekura dagoen bidean arazoak eragiten ari dira (altxatutako lurra etab.), arazo honek arrisku egoerak eragiten ditu eta horregatik, denbora laburrean hasiko dira konponketak. Era berean, uraren kalitatea bermatuko duen filtro berria ipiniko da.

Amasa-Villabonako alkatearentzat, eraginkortasun eredu bezala, udala egiten ari den etengabeko prozesuari bultzada berri bat ematen diete kreditu aldaketa horiek. Maite Izagirre alkateak dioenez, “nire agintaldiaren hasieratik prioritatezko helburuak izan dira Amasako pilotalekua eta plaza bezalako eremu publikoak berritzea; Fleming-ekin dugun konpromisua urteetan zehar mantentzen jarraituko dugu eta Oriamendiko etxebizitzaren erreforma gehien behar dutenekin dugun betebeharra da”.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu