15Abendua2018

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

Kultura-abendua-2018

Abenduko kultur programazioa 

Deskargatu

 

 kultur ikastarauak

Kultur ikastaroen programazioa

Deskargatu

 

Dantza-antzerki pregramazioa

Antzerki eta dantza programazioa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Amasa-Villabonako Udalak “Kolore, Kolore, ingurumena nik zainduz beti hobe” gaikako hondakin bilketaren proiektu berria aurkeztu du

kolorekolore

Kanpainaren helburua


Amasa-Villabonako Udalak, zaborrak ongi bereizteak zein nolako garrantzia duen aditzera eraman nahi du bere herritarren artean. Kanpaina herritarrei eta herriko dendalari eta ostalaritzari zuzendua dago.

Kanpaina komunikatzeko egindako euskarriak

1. Hotzgailuetarako imana.
Hozkailuetarako iman bat diseinatuko da, non bertan ikusi ahal izango den zein zaborrontzitan sartu behar den zer. Eskura egongo den euskarri informatiboa izango da.

2. Koloretako gometxak produktuetan jartzeko.
Facebooken lehiaketa bat jarriko da martxan. Asteartetan Berdura Plazan imanak banatzen eta behar diren zalantza guztiei erantzuna ematen egongo den pertsonak banatuko ditu. Helburua haur eta nerabeek, nahiz jende gazteak, beren etxeko produktuei dagokien zaborrontziaren kolorearen gometxa gehienak jartzea da, ondoren argazkia Facebookera igotzeko. Parte-hartzaile guztien artean 4 sarrera banatuko dira urria eta azaroan zehar Herriko aretoetan zinema edo antzerkia ikusteko.

3. Berdura plazako gunea aprobetxatu imanak banatu, zalantzei erantzuna eman eta inkesta txiki bat egiteko.
Kanpainak iraungo duen astearte bakoitzean, Berdura plazan eta inguruan azoka dagoela aprobetxaturik, pertsona batek imanak banatu, zalantzei erantzuna eman, inkesta txiki bat egingo du. Bertan Kanpainaren irudia eramango duen Roll-up informatibo bat egongo da ere.

4. Erdiguneko faroletan zintzilikariak diren banderak jarri.
Kanpainak presente egon behar du herrian. Horretarako herriko kale nagusiko faroletan banderolak jarriko dira. Banderola horietan kanpainaren irudia azalduko da.

Gazteekin lan eta jolasak egingo dira hurrengo lau ostiraletan:
Saskibaloia, gincana, edukiontziz edukiontzi eta karta joko aiton-amon eta bilobekin.

Merkatari eta ostalaritzarekin lanean
Kontutan izanik Amasa-Villabonan guztira, gutxi gora behera, 70 merkatari eta ostalari daudela, kanpainaren helburua lortzeko modurik egokiena heziketa zuzena egitea pentsatu dugu.
Horretarako hezitzaile batek, aste batean zehar Amasa-Villabonako merkatari eta ostalari guztiak bisitatuko ditu. Honen helburua, heziketa zuzena eta bakoitzari egokitua ematea izango da, zaborraren birziklapena egokiago egin dezaten. Bestalde, inkesta txiki bat egingo zaie, beraien iritziak, zalantzak, eskaerak kontutan izateko.
Behin informazio guztia jasota, diagnosi bat egingo da eta Udaletxearentzat txosten bat prestatuko da. Honen arabera, epe motzera, ertainera eta luzera lortu beharreko helburuak ezartzeko aukera egongo da.

Etxeetara galdeketa bat bidaliko da
Herriko jendea kanpainaren parte sentitzeko, inplikatzeko, kanpainak iraungo duen hilabetean zehar, larunbateko jolas bat antolatuko da. Joko guzti hauetan inkesta bat banatuko da galdera batzuk erantzun ditzaten eta era berean, imanak banatzeko aukera polita izango da. Sariak, herriko antzerki eta zine aretoetan pelikulak edo antzezlanak ikusteko sarrerak izango dira.

Inkesta

- Gustora sentitzen zara egungo bilketa sistemarekin?
- Erosoa iruditzen zaizu?
- Zer aldatuko zenuke?
- Zer egin dezakezu zuk etxean sortutako hondakin kopurua murrizteko?

Behin kanpaina bukatu ostean azterketa bat egingo da. Emaitzak lortu eta gero, kanpainaren bigarren zatiari ekingo zaio.


MAITE IZAGIRRE

• Maite Izagirre “Erreflexiorako eta elkarbizitzarako balio duen berebiziko gaia da, alde batetik birziklapen maila igo, eta bestetik, elkarbizitza hondatzen zuen egoera gainditzeko beharrezkoa izan dena.”

Maite Izagirrek prozesu luze honen historia azaldu du “2015ean, Amasa-Villabonako herritarrek udaletxea gidatzeko aukeratu gintuzten. Herentzian jaso genituen hainbat gai arantzatsuen artean, etxeko zabor bilketaren inguruko gaia aurkitzen zen. Herritarren gehiengo baten nahiak bultzaturik gure esfortzuak, hondakin zehatz bakoitzarentzako koloretako edukiontzi desberdinen instalakuntzan oinarritze zen modelo bar martxan jartzera bideratu genituen. Edukiontzi guztiak herriko puntu desberdinetan kokatu dira eta behin jaso ondoren, edukiontzi grisaz gain, espezializatutako instalakuntzetan birziklatzen dira. Sistema hau, askoz eraginkorragoa izateaz gain, erosoagoa eta garbiago da”.

Ondoren, honako hau azpimarratu du “aurreko udal gobernuak atez atekoa ezarri zuen eta egiaztatu ahal izan dugun moduan, herritarren gehiengo batek uko egiten zion herriaren nahiei entzun gabe ezarri zen sistema honi, eta horrek, eragin zuzena izan zuen elkarbizitzan”.

2015ean herritarren gehiengo baten nahiarengatik oraingo Udal Gobernuak formula berri bat jarri zuen martxan. Ez zuen aurrekoarekin zerikusirik, elkarrizketa eta negoziaketan oinarritzen zen. Zaborren kudeaketa sistema berri bat adosteko partidu politiko guztiek parte hartzen duten lan mahai bat sortu zen.

Maite Izagirrek hasiera ez zela erraza izan gogorarazi du “lehenengo bilera horietan, iraganeko inertziei eta atez atekora gerturatzen ziren murrizketez beteriko planak ezartzeko nahiei aurre egin behar izan genien. Eta hori ez zen irtenbidea. Azkenik, hitzartutako gaikako hondakin bilketa malguagoa, erosoagoa, garbiagoa eta eraginkorragoa da, birziklapena sustatu baitu”.

Alkatea herritarren eta udaletxearen arteko konfiantzaren eta lortutako emaitza bikainen inguruan ere jardun da. “Lehen momentutik bata bestearen konfiantzan oinarritutako sistema bat zela esan genuen. Batetik, herritarrengandik udaletxeak ondo funtzionatuko zuen zerbitzu bat ezarri zuenaren konfiantza, eta bestetik, udaletxeak, herritarrek erabilpen egokia egingo zutenaren konfiantza.”

Orain, sistema hori ezarri zenetik urte batzuk igaro ondoren, balantzea guztiz positiboa da:
- Zerbitzuaren erabilera maila oso altua da
- Edukiontzien erabilera egokia egiten da
- Konpostaren erabilerak modu egokian jarraitzen du

Eta garrantzitsuena, gaikako bilketaren portzentaiak oso altuak dira, %82ra iritsi gara. Datuen arabera, Tolosaldeako herri handien artean birziklapen ehunekorik handiena dugu eta Gipuzkoako altuenetarikoa dugu ere. Gaikako bilketako portzentaiek, Mankomunitateak 2020rako ezarrita zituen helburuak gainditzen ditu.

“Lorpen hau ez litzateke posible izango herritarren inplikaziorik gabe, horregatik etorkizunean aurrera egingo duen kolaborazio paregabeagatik zoriondu nahi ditut amasa-billabonatar guztiak. Gainera, datu hauekin, atez atekoa gehien birziklatzen zuen sistema zenaren baieztapena gezurra dela frogatu da”. Adierazi du Izagirrek. “Zerbitzu berri hau martxan jarri genuenean sistema perfekturik ez zegoela esan genuen; baita ere, birziklapen mailak gora egiten jarraitzeko, zerbitzua optimizatzeko balio duten ekimenak bultzatu eta hobekuntza oro egiteko, kontzientziazioan, hezkuntzan eta konbentzimenduan oinarritu behar ginela aipatu genuen. Ez genuen ezer lortuko aurreko gobernu taldeak martxan jarri zuen sistema zapaltzailearekin.”

Amaitzeko honakoa adierazi du “Udal honek badaki herriko zabor bilketaren kudeaketa sistemak hobekuntzak izan ditzakela. Gure udalerrian puntu kritikoak daude, besteak beste, txipa duten edukiontzien, tamaina handiko hondakin deposituen, arropa edukiontzien etab. erabilera desegokia egiten da kasu batzuetan. Arrazoi horregatik, herritartasuna eta partekatutako errespontsabilitatea sustatuko dituen sentsibilizazio kanpaina jarri dugu martxan “Kolore Kolore, ingurumena nik zainduz beti hobe” leloarekin”.

VIRGINIA IMAZ – OIHULARI KLOWN

Eta bukatzeko Virginia Imaz Oihulari Klown artistak performance berezia eskaini du Kanpainari hasiera emateko.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu