15Abendua2018

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

Kultura-abendua-2018

Abenduko kultur programazioa 

Deskargatu

 

 kultur ikastarauak

Kultur ikastaroen programazioa

Deskargatu

 

Dantza-antzerki pregramazioa

Antzerki eta dantza programazioa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

2018ko iraila-abendua bitarteko DANTZA ETA ANTZERKI PROGRAMAZIOA eta kultur ikastaroen aurkezpena

Aurkezpeneko argazkia

Gobernu talde honetako kultur taldea garatzen ari den lan lerro bat, askotariko eta kalitatezko programazioa eskaintzea da,

Amasa-Villabona Aiztondoko erreferentzia bilakatzeaz gain, herritarrek beraiengandik gertu eta modu naturalean lehenengo mailako ekintzez gozatzeko aukera izatea da honen helburua. 


Amasa-Villabona lehen aldiz, Dantza Zirkuituan sartu da, Euskadiko Dantza Garaikidearen Zirkuituan, aurten 14 urte betetzen dituen eta Eusko Jaurlaritzaren kultur sailak antolatzen duen ekimenean. Guretzako, harro egoteko modukoa da, 6000 biztanle dituen udalerri batek, hiru euskal hiriburuekin eta Barakaldo, Gernika, Durango, Eibar eta Zarautz bezalako herri garrantzitsuekin batera, horrelako zirkuitu kultural batean parte-hartzea. 


50 ikuskizun egingo dira guztira eta horietatik, Amasa-Villabonan 4 ikuskizun ikusteko aukera izango dugu eta gure helburua, urtetik urtera zenbaki hori handitzen joatea da. 


Hasteko, datorren igande honetan, eguardiko ordubatetan, Txistularien Plazan, “Dantzaz” taldearen “Barrock” ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu. Bertako koreografia nazioarteko hainbat sari irabazi dituen Paolo Mohovich koreografo eta dantzari italiarrak diseinatu du. Proposamen berri bat egiten dute, amodioa ildo nagusi moduan izanik rocka, barrokoa, datza eta estetika konbinatuz. 


Iraileko azken igandean, hilak 30, eguardiko ordubatetan Txistularien plazan, “Meeting Point” (elkar gunea) ikuskizunaren tartea izango da, bertan, herrialde bereko baina bata bestearengandik urrun dauden bi hiriburutako bi gaztek munduaren beste puntako toki batean topo egiten dutenean ikusiko ditugu. 2017an, Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso zuen eta Break Dance, Hip Hop eta Dantza Garaikidea nahasten dituen ikuskizun arrakastatsua da honako hau.


Urriaren 7an, arratsaldeko 7etan Gurea zinean, dantza neoklasikora gerturatuko gara Suitzako Béjart Ballet de Lausana taldeko dantzari ohiek osatu duten Uniqart Dance Companyren eskutik. “El espectro de la rosa” ikuskizuna aurkeztuko dute, Vitali Safronkie koreografo errusiar ospetsuak sortutako ametsen munduaren inguruko ekitaldi bateko balleta da. Dantza konpainia ezagun honen leloa “artea eremu berdingabeetan sortzea” da. 


Eta Dantza zirkuitu honetako azken ikuskizuna abenduaren 27an, Maria Gusarencok zuzendutako Ekaterimburgoko “Essta” konpainiako errusiar gaztearen balletaren eskutik iritsiko da. Programa berezi bat eskainiko du, ballet klasiko eta modernoaren arteko eta kolore eta plastikotasun handien arteko nahasketarekin. 


Gurea zineko antzerki programazioari dagokionez berriz, euskarazko haurrentzako hiru ikuskizun edukiko ditugu, denak arratsaldeko 5etan izango dira: “Jon Braun” urriaren 21ean, “Alizia” azaroaren 25ean eta “Mendi Tontorrean” abenduaren 9an


Helduentzako antzerkian bestalde, “Perigallo Teatro” konpainiak “Espacio Disponible” eskainiko du, erromantizismoa defenditzen duen eta kontzeptu ongintzaren gehiegizko balorea salatzen duen komedia bat. Celia Nadal eta Javier Manzanera dira bertako protagonistak eta beraien seme kooperantea iristeko itxaroten ari diren bi jubilatuen papera egiten dute. Ikuskizun hau oso arrakastatsua izan da Madrilgo Lara antzokiko publikoaren artean. 


Horrez gain, urte osoko zein udazkeneko kultur ikastaroak ere aurkeztu dira. Proposatu diren ikastaro guztiak burutuko dira, bat izan ezik: Arropa birziklatuko ikastaroa.

Euskadiko Dantza Garaikidearen Zirkuituan, aurten 14 urte betetzen dituen eta Eusko Jaurlaritzaren kultur sailak antolatzen duen ekimenean. Guretzako, harro egoteko modukoa da, 6000 biztanle dituen udalerri batek, hiru euskal hiriburuekin eta Barakaldo, Gernika, Durango, Eibar eta Zarautz bezalako herri garrantzitsuekin batera, horrelako zirkuitu kultural batean parte-hartzea. 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu