14Abendua2018

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

Kultura-abendua-2018

Abenduko kultur programazioa 

Deskargatu

 

 kultur ikastarauak

Kultur ikastaroen programazioa

Deskargatu

 

Dantza-antzerki pregramazioa

Antzerki eta dantza programazioa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Otsailean hasiko dira Legarreta zubiko obrak

IMG 6126

Gaur eguerdian, Amasa-Villabonako Alkateak, Maite Izagirrek, Bide Azpiegiturako diputatua den Aintzane Oiarbiderekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraberrituko duen Legarretako zubia bisitatu eta proiektuaren xehetasunak eman ditu.

Izagirrek azaldu duenez, "datorren urteko udaberrian Legarretako zubiaren konfigurazio berria errealitate modernoa izango da, eta kalitatezkoa. Zizurkil eta Anoeta herriekin baldintza hobeagoetan lotuko gaituena eta industria gunera iristea erraztuko diguna." Diputatu andereari proiektuan bultzatu izana eskertu dio.

Maite Izagirrek esan bezala, "Alkate kargua hartu eta gutxira, herri honetako herritarren ordezkari gisa zubi honetako bestaldean dagoen enpresa baten urteurreneko ekitaldian parte hartu nuen, eta Diputatu Nagusi eta alderdikide dudan Markel Olanori proposamen bat egin nion: Legarretako zubia birmoldatzearena hain zuzen." Ildo honi jarraituz "ibilgailuen zirkulazioari eta oinezkoei arazo asko ekartzen dizkion eta oso narriatua dagoen zubi bat eraberritzeko beharraz hitz egin nion. Guztiok SACEM izenez ezagutzen dugun industria gune batetarako irisbidea batere errazten ez duen azpiegituraz hitz egin nion, eta haren egoera txarrak sorrarazten dituen segurtasuneko arazoetaz. Eta azpiegituraren titular izanik, laguntza eskatu nion arazo honi irtenbide bat emateko."

Pozik agertu da Izagirre Alkatea "gaur pauso berri bat ematen dugu. Gure herriaren etorkizuna eraikitzeko aurrerapauso handia. Gure herrikideen bizitza-kalitatea erraztuko duen ingurunea hobetzean oinarritu behar duen etorkizuna."

Oiarbidek azaldu duenez, Diputatuen Kontseiluak onartu berri du zubiaren zabaltze proiektua eta lizitazio fasea martxan jarri da. “Iaz Villabonara egin genuen bisitan alkateak GI-4571 errepideak Oria ibaia zeharkatzen duen eta SACEMeko bezala ezaguna den zubi honen egoeraren berri eman zigun. Zubiaren zabalera eskasa dela eta ibilgailuak era alternoan gurutzatu behar dute, eta horretaz gain, oinezkoekin ere plataforma bera konpartitzen dute, eta horrek arrisku uneak sortzen ditu”, azaldu du Oiarbidek. “Guk idatzi dugun proiektuaren helburua oinezkoak eta ibilgailuen trafikoa banatzea da, oinezkoentzako bi metroko espaloia ateraz eta bide segurtasuna hobetuaz”.

Gaur egungo zubia 1930eko hamarkadako lehenengo urteetan eraiki zen. Sei pilareetan sostengatzen da, zazpi baoz osatuta dago eta 100 metroko luzera dauka. 5,6 metroko zabalera batean ibilgailuek eta oinezkoek galtzada partekatzen dute, eta horrek egoera arriskutsuak sortzen ditu, batez ere ibilgailu astunak igarotzen direnean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen obrarekin, Villabonako zubiaren taularen alde bakoitzean Corten altzairuzko egitura bana erantsiko zaio, gaur egungo 5,6 metrotako zabalera hori alde bakoitzean 80 zentimetro handituz eta 7,2 metroraino zabalduz. Hau horrela, ibilgailuentzat 3,5 metroko zabalerako galtzada lortuko da eta 2 metroko zabalerako eta baranda batez banatutako oinezkoentzako espaloia. Barandan bertan kokatuko da zubiaren iluminazioa eta Led motako argiak egongo dira zortzi puntutan.

Proiektua esleipen fasean dago eta, aurreikuspenen arabera, lanak otsailean zehar hasiko lirateke. Lanak egiteko lau hilabeteko epea izango dute. Aurrekontua, berriz, 501.000 eurokoa da. “Sacem enpresak kamioi ugariren joan etorria eragiten du eta oinezko askok erabiltzen dute, baita ere, zubi hori. Guzti horien segurtasuna bermatzeaz gain, gure enpresak bultzatzeko eta haietara iristeko bitartekoak ere jarri behar dira, eta bideak egoera onean edukitzearen garrantziaz jakitun gara”, azpimarratu du Bide Azpiegituretako diputatuak.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu