14Abendua2018

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

Kultura-abendua-2018

Abenduko kultur programazioa 

Deskargatu

 

 kultur ikastarauak

Kultur ikastaroen programazioa

Deskargatu

 

Dantza-antzerki pregramazioa

Antzerki eta dantza programazioa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Begoña Atinek (zuzendarikidea) eta Dori Monasteriok (ETAko biktima) memoria eta elkarbizitzaren inguruko zineforumean hartuko dute parte, gonbidatu bezala, datorren ostiralean, Villabonan

MUJERES EN CONSTRUCCIÓN


Terrorismo eta indarkeria politikoaren biktima izan ziren 11 emakumeen lekukoak jasotzen dituen

“Mujeres en construcción” dokumentala proiektatuko da Gurea Zinean, arratsaldeko 19:00etan.

Amasa-Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeak (EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEko talde politikoek osatzen dutena), zineforum saio bat antolatu du datorren ostiraleko arratsaldeko 19:00etan, legealdi honetan hasiera eman zitzaion giza eskubideekiko aintzatespen eta errespetuaren aldeko lanarekin jarraituz.

Zehatz azalduta, terrorismo eta indarkeria politikoaren biktima izan ziren 11 emakumeen lekukoak jasotzen dituen eta 2009. urtean Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zen “Mujeres en construcción” filma proiektatuko da. Egun honetarako, filmaren zuzendarikide batekin, Begoña Atinekin eta filmean bere bizipena kontatzen duen emakume batekin, Dori Monasteriorekin, ETAk hildako lehen zibilaren alabarekin, kontatuko da.

EITBk eta Televisió de Catalunyak elkarlanean ekoiztu eta Begoña Atin eta Maite Ibañezek zuzentzen duten “Mujeres en construcción” dokumentalak, atentatu terrorista bateko 11 biktima emakumeen berreraikitze prozesu pertsonala islatzen du. 52 minutuko iraupena du eta ETAko zein Espainiako eskuin muturreko biktimen lekukoak biltzen ditu. Proiekzioaren ondoren, publikoko galdera zein hausnarketei erantzungo diete Begoña Atin eta Dori Monasterio gonbidatuek.

Udaletik, doako ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaie herritar guztiei, Bake Kulturari dagozkion balioetan oinarrituta eta indarkeriarik gabeko orainaldiko eta etorkizuneko gizarte batekiko konpromisoa indartzen lagunduko duela pentsatzen baitugu. Gogoratu, abenduaren 14an egingo dugula hurrengo hitzordua, ordu eta leku berean, baina kasu honetan “Glencree” dokumentala proiektatuko da eta hitzordu honetan ere ohiz kanpoko beste 2 gonbidatu izango ditugu.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu