17Urtarrila2019

007.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

URTARRILA2019 Kultur buletina

Urtarrileko kultur programazioa 

Deskargatu

 

 

 kultur ikastarauak

Kultur ikastaroen programazioa

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Udalak bando faltsuak agertu izana salatu du

falso

LURGATZ taldeak jarri ditu

Orain dela egun batzuk, Pauli Olano eta Maite Ortizek zuzenduriko LURGATZ emakume taldeak, herritarrei iruzur egiteko helburuarekin bando faltsu bat ipini dute Amasa-Villabonako atarietan. Dokumentu hau, adierazpen askatasunaren eta dokumentu publiko baten faltsifikazioaren artean kokatzen dena, faltsua da arrazoi bikoitzagatik: faltsua bertan jartzen duena gezurra delako eta faltsua egiterako eta zabaltzerako garaian dokumentu ofizial baten itxura eman diotelako bando ofizialen tipografia erabiliz, udaleko ezkutu ofiziala eta Alkatearen izen-abizenak manipulatuz, hau guztia inolako baimenik gabe.

Ez da lehenengo aldia LURGATZ taldeko emakumeek joko zikina erabiltzen dutela. Orain dela aste batzuk, talde honetako hogei bat lagunek, Gobernu Taldeko bilera batean (irekia ez dena) indarrez sartu ziren eta alkateari mehatxu egin zioten, denok tamalez ezagutzen ditugun lehengo moduak erabiliz, beraiek eginiko proposamena onartzen ez bazen, indarrez hartuko zutela udalarena den lokal bat esanez; jarraian, feminista deritzon emakume talde honetako kideek, batzar ezberdinetan modu iraingarriak erabili dituzte, eta hori gutxi balitz, Maria Luisa Arija ordezkari sozialistaren kontra jazarpen pertsonalera iritsi den kanpaina hasi dute. Gure solidaritate eta laguntza guztia eskaintzen ari diogun zinegotziari, alegia.

Udalak, talde honekiko beti elkarrizketarako jarrera izan duenak, oso larriak diren gertaera hauek salatu nahi ditu. LURGATZek jakin behar du, erabiltzen ari diren moduak erabat matxistak direla eta feminismoaren baloreetatik erabat urruntzen direla, horien artean, genero aldetik egin behar den berdifinizioa (eta ez errepikapena) eta biolentzia fisiko, emozional eta moraletik urrundu eta aske bizitzean oinarritzen dena. LURGATZek jakin behar du, dokumentu faltsuak publikatzen dituztenean, emakumeak engainatzen ari direla. LURGATZEK jakin behar du, emakume zinegotzi bat erasotzen ari direnean, emakumearen kontrako biolentzia gauzatzen ari direla.

Ekimen sozial eta politikoetan denak ez du balio. Ekimen sozial eta politikoetan helburuak dira bideak. Eta gurea bezalako herri bateko udal politikan, zenbait jarrera erabat soberan daude.

Elkarrizketa bai, baina norberarena inposatu gabe; eskaerak bai, baina Udaleko teknikarien informeak esaten dutenari kasu eginez; negoziaketa bai, baina beti arau demokratikoak errespetatuz.

Horretarako, emakumeen sektore zehatz bat ordezkatzen duen talde honi, zuzenketa publiko bat eskatzen dio Udalak eta euren ekintzei buruzko autokritika bat egitea. Epe motz batean egiten ez badute, Udalak bertan behera utziko ditu talde honekin mantendu beharreko elkarrizketa guztiak.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu