21Apirila2019

004.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

APIRILA2019 KULTUR buletina02

Apirileko kultur programazioa
Deskargatu

udaberriko ikastaroak 2019
Udaberriko ikastaroak

 

Deskargatu

 DOKUMENTAL ZIKLOA 2019-OK

VII. dokumental zikloa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Maila handiko kultur asteburua

dantza filma kartela
“Dantza” filma eta “Txarriboda” antzerkiarekin

Datorren asteburuan, lehen mailako euskal proposamenak batuko dituen programazio kulturalaren eszenatokia izango da Gurea zinea. Hilaren 26an, larunbatean, (baita 28an, astelehenean) “Dantza” filma ikusteko aukera izango dugu, euskal dantzaren sinbologia baliatuz, bizitzaren zikloa eta gizakiaren garapena islatzen dituen musikal berezi eta bakarra. Mitoa, festa, maitasuna, naturaltasuna eta heriotza batzen dituen indar plastiko zein bisualeko pelikula bikaina da.

Pasa den Zinemaldian parte hartu eta ikusleen artean arrakasta handia zein kritika onak jaso zituen Dantza pelikulak, Alkizako Koldobika Jauregi eskultoreak asmatutako unibertso estetiko bat aurkezten du eta Juan Antonio Urbeltz folkloristaren ikerketa antropologikoaren abalduna da. Euskal zineman “Aupa Etxebeste” bezalako pelikula ikonikoak zuzendu dituen Telmo Esnal zuzendariak, filmaren aurkezpena egingo du larunbateko arratsaldeko 19:30etan (sesioaren aurretik) eta bertan izango dira baita ere Juan Antonio Urbeltz, Marian Fernández ekoizlea eta Koldobika Jauregi. Proiekzioaren ondoren solasaldiari paso emango zaio.

Hilaren 27an, igandean, arratsadeko 19:30etan, “Txarriboda” antzerkiaren txanda izango da. “Hika Teatroa” taldearen azken proposamena da honako hau eta Agurtzane Intxaurragak zuzendua da. “Txarriboda” antzezlanak (El Bodorrio) emaztegaiaren aita eta euskal industriaren magnatea den Patxi Bilbaok antolatutako Mireia eta Imanolen, bikote perfektuaren banketean kokatzen gaitu. “Hika” taldearen Euskal kabarete honek, pertsonaien handikeria eta itxurakerien miseriak mahai gainean jartzen ditu musika, umorea eta narrazio basatiak baliatuz. Antzezlan bikaina da eta 10 €ko salneurria izango du aurresalmentan eta 12 €koa leihatilan.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu