21Apirila2019

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

APIRILA2019 KULTUR buletina02

Apirileko kultur programazioa
Deskargatu

udaberriko ikastaroak 2019
Udaberriko ikastaroak

 

Deskargatu

 DOKUMENTAL ZIKLOA 2019-OK

VII. dokumental zikloa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

AV 400 programaren aurkezpena

AV 400 aurkezpena
400. urteurren honi lotuta, udalak, herriko kirol eta kultur eragileekin batera

ekintza programa berezi bat antolatu du efemeride hau ospatu eta gure identitatea eta elkarbizitza sendotzeko. Horregatik, bi ideia hauek lotzen dituen leloa aukeratu dugu: “2 herri, helburu 1”.

Udaletxeko Areto Nagusian burutu den prentsaurrekoan Maite Izagirre, Amasa-Villabonako Alkatea; Mertxe Garmendia, Kultur Zinegotzia; Joxean Cubero, Kultur Teknikaria; Egoitz Bengoetxea, argazkilaria; Miren Mujika, Loatzo Musika Eskolako Villabonako arduraduna; Iñaki Zalakain, Loatzo Musika Eskolako irakaslea eta Juan Mari Iparragirre, Eresargi Abesbatzako Zuzendaria izan dira.

Maite Izagirre, Amasa-Villabonko Alkateak esan bezala “Gaur aurkezten dizuegun 400. urteurrenari loturiko programazio hau, programazio ireki bat da, herriko kultur eta kirol taldeen ekarpenetara irekia dagoena, eta baita herritarrenak ere. Ideia nagusia gure kultura balioan jartzea da eta komunitate honekiko dugun partaidetza sustatzea da.”

Lehenik eta behin, partaidetza zentzu honekin jarraituz, Santio Jaietan eta Amasako Samartiñetan erabiliko diren buruhuandiak aukeratzeko prozesua ireki da. “Asmoa, lau buruhandi berriak Santio jaietarako prest egotea eta festekin orokorrean harremana duten lau pertsonaia izatea da; alegia, karakterizazio orokorrak, izen eta abizenik gabeak” azaldu du Mertxe Garmendia, Kultur Zinegotziak. Joxean Cubero Kultur teknariak “Horretarako oso baliagarriak zaizkigu amasa-villabonatarren iradokizunak (ideiak, argazkiak, bozetoak, pertsonaien deskribapenak…) eta horregatik, urtarrilaren 18tik otsailaren 18ra E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidal daitezke ekarpenak.” Gehitu du. Gero, Villabonako Udaleko Kultura Sailak egokien iruditzen zaizkion ideiak hartu, eta buruhandien pertsonaiak diseinatuko ditu horiekin. Figura berri hauek Amasa-Villabonako ofizioak, pertsonaiak edota herriaren identitatearekin lotura duten buruhaundiak izango dira. Prozesu parte hartzaile honi buruzko informazio zabalagoa udaleko web orrian aurkitu dezakezue, kontuan eduki otsailaren 18an bukatuko dela ideiak emateko epea eta buruhaundi berriak uztailean aurkeztuko direla.

Otsailean, “Amasa-Villabona, iragana eta oraina” argazki lehiaketa jarriko dugu martxan. Umeentzako eta helduentzako lehiaketa (kategoria ezberdinetan banatua), non parte hartzaile bakoitzari argazki bakar batean lehengo elementuak gaur egungoekin uztartzea eskatuko diegun. Lehiaketa berezia izango da, udal artxiboko argazki atala osatzen joatea ere helburu duena.

Egoitz Bengoetxea, argazkilariak esan bezala, “erakusketa apirilean egingo da eta informazio zabalagoa bide ezberdinetatik zabalduko da”.

Garmendiak gehitu du “Martxoan bi musika ekitaldi izango ditugu, denen gustukoak izango direla pentsatzen ditugunak. Alde batetik, hemendik gutxira zehaztea espero dugun data batean, Loatzo Musika Eskolak bultzaturiko ekimena aurkezten dizuegu. Tolosako, Orioko eta Loatzo Musika Eskolako musika banden kontzertua izango dugu,. Martxoaren 30ean, 18:30ean. Oraindik hainbat gauza geratzen zaizkigu ixteko, baina formatu honek herrigunean zehar ibilbidea eta ondorengo kontzertua konbinatuko ditu.”

Miren Mujika, Loatzo Musika Eskolako Villabonako arduradunak esan bezala, “Amasa-Villabonako musika eskolak inguruko 8 herrietako ikasleak biltzen ditu eta banda bezala Villabonakoa historikoa da.”

Martxoan 30ean, Olaederra Kiroldegian aurkezpenik behar ez duen abeslariaren kontzertua itxi dugu dagoeneko: Benito Lertxundirena, alegia. Kontzertu honetan, abeslari oriotarrak “Ospakizun Gauean” diska aurkeztuko du, “Nahiago nuke” edo “Kimua bat Zuhaitzan” bezalako abestiak biltzen dituena. Gainera, kontzertua hau arrazoi bikoitzagatik izango da berezia: alde batetik, Benito Lertxundik denbora luzea daramalako Amasa-Villabonan kontzerturik eskaini gabe eta bestetik, Juan Mari Iparragirrek zuzenduriko Eresargi abesbatzako ahotsez lagundua izango delako.

Martxoan ere, historiari ere leku bat egin nahi izan diogu. Alde batetik, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Euskal Herriari buruzko 4 konferentziaz osaturiko zikloa izango dugu, eta bestetik, Toti Martínez de Lezea, martxoaren 21ean izango da idazlea izango dugu gurekin.

Maiatzaren 4an, Olaederra kiroldegian burutuko den kontzertu singular baten lekuko izango gara. GAUTENA, Gipuzkoako Autismoaren Gipuzkoako Elkartearen aldeko kontzertu bat izango da, Miguel Zeberio tolosarrak zuzenduriko “Et Incarnatus” orkestraren eskutik. Zuzendariak urteak daramatza hainbat musikagilerekin kolaborazioak egiten musikaren alor ezberdinetan, jazz, pop, kantautoreekin, eta baita zinemagintzan ere.

400. urteurreneko kontzertu berezi honetarako, Amasa-Villabonarekin erlazio berezia duten eta maila handia duten hainbat musikarirekin etorriko da. Tapia eta Leturia trikitilariak, horietako bat villabonatarra delarik, Xabier Berasaluze; eta Paco Ibánez madrildarra, baina Adunan hezia izan den kantautore ezaguna, karrera diskografiko zabala duena Rafael Alberti, Miguel Hernández edo García Lorcaren askatasun poemak ereserki bilakatu dituelarik.

Ekaina eta uztaila, kirolaren garaia izango da. Dagoeneko itxia daukagu Arratzaingo futbol zelaian lehen mailako Realeko jokalarien entrenamendua.

Garmendiak esan bezala “Abuztuaren 5ean, bi herrien arteko laugarren mendeurrenean, Amasa-Villabonak gala jantziak ipiniko ditu, lehen aldiz, Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertuaren egoitza bilakatuko delako, Europako lehen mailako kontzertu honekin.” Villabonako parrokian Valentziako Arturo Barba organo jotzaile entzutetsuaren kontzertua eskainiko da, Holanda, Italia eta Frantziako nazioarteko kontzertuetan bide luzea egin duena. Berarekin batera, Raúl Junquera, Valentziako Orkestrako tronpeta bakarlaria egongo da.

Irailean, Amasako baserriei buruzko erakusketa etnografikoa egingo da, gure gertueneko historia eta kultura tradizionala herritarrei gerturatzeko helburuarekin.

Urrian, 1619. urtean bi herriak bat egiteko hartu zen erabakiaren hilabetean, ekitaldi instituzional bat ospatzea aurreikusten da, Gipuzkoako eta Euskadi mailako autoritateekin batera.

Eta abenduan, Oinkari Dantza Taldearen txanda izango da. Orain dela hilabete batzuk bertako arduradunekin elkartu ginen 400. Urteurreneko ekitaldietan parte hartu zezaten. Elkarrizketa haien ondorioz, Oinkarik ikuskizun bat antolatzea onartu zuen, bi aldiz egingo dena, bata Amasan eta bestea Villabonan.

Bukatzeko Garmendiak Kultur teknikariari egindako lan guztia esketu dio “Ikusten duzuen bezala, Joxean Cuberoren laguntzarekin egiten ari garen programa hau, programa ireki eta anitza da, ekarpen berrietara irekia dagoena eta parte-hartzearen ondorioz lorturiko arrakasta bilakatzen ari dena; Alkateak hasieran zioen bezala: herri identitatea eta elkarbizitza sendotuko dituena.”

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu