27Martxoa2019

009.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

kultur buletina frontalaMARTXOA2019

kultur programazioa
Deskargatu

udaberriko ikastaroak 2019
Udaberriko ikastaroak

 

Deskargatu

 DOKUMENTAL ZIKLOA 2019-OK

VII. dokumental zikloa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Maite Izagirre hainbat Alkaterekin batzartu da

amurrio

Soraluze eta Amurrioko hainbat programa aztertu ditu

Amasa-Villabonako alkateak bi bisita egin ditu gaur Soraluze eta Amurrioko (Araba) Udaletxeetara bi herrietako programak aztertu eta praktika onetako ekimenak ezagutzeko asmoz. 

Lehenik eta behin, Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatearekin, elkarrizketatu da, nork “Udaleko Harrera Protokoloa” azaldu dion, ordezkari politiko, tekniko eta gizarte eragileek aurrera eraman dutena parte-hartze prozesu baten bitartez.

Etorkin eta herritar berrientzako prestatua dagoen protokolo hau, lehen aldiz Udaletxera gerturatzen direnei bost hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelera eta arabea) idatzita dagoen udaleko gida ematen zaie herriko eta bertako zerbitzuen ezaugarri eta singularitateak azaltzeko asmoz.

Maite Izagirrerentzat, ideia ona da, zeren eta “herrian integratzeko balio du eta udaleko zerbitzuak modu egokian erabiltzea ahalbidetzen du; praktika onetan oinarritzen da, erantzun egokiak emateaz gain, ZURETZAT Herritarren Arreta Zerbitzuan sor daitezkeen arazoak ekiditen baititu”.

Horren ondoren, Amurrioko Alkatea den Josune Irabienek eman dio harrera Maite Izagirreri. Amurrioko Alkateak, herrian martxan jarri duten beka azaldu dio, herriko emakumeen memoria errekuperatzeko balio duena. Ekimen honek emakumeen baloreen inguruan aldaketa eman eta hauek ahalduntzeko balio du.

Maite Izagirrek beka hori martxan jartzeko ideia dauka (3.000-4.000 €ko kostua izango duena) eta partidu politiko guztien onarpena espero du: “ekimen honen bitartez gure herriko historiak gizonen ikuspuntua soilik edukitzeari uko egin nahi dio; gure herriko emakumeen historia ezagutzeak talde bezala gure ezagutza zabaltzea eta pertsona askoren memoriara ahaztuak dauden gauzak ekartzean oinarritzen da”, azaldu du Amasa-Villabonako Alkateak.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu