27Martxoa2019

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

EUDEL

kultur buletina frontalaMARTXOA2019

kultur programazioa
Deskargatu

udaberriko ikastaroak 2019
Udaberriko ikastaroak

 

Deskargatu

 DOKUMENTAL ZIKLOA 2019-OK

VII. dokumental zikloa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Amasa-Villabona 400. urteurreneko argazki lehiaketako oinarriak

argazki lehiaketa kartela

Gaia: Atzoko eta gaurko Amasa-Villabona

Oinarriak

Amasa-Villabonako edozein herritarrek parte har dezake; hiru kategoria izango dira:

  • Haurren kategoria: 8-11 urte (2008 eta 2011 artean jaiotakoak, biak barne)
  • Gaztetxoen kategoria: 12-15 urte (2004 eta 2007 artean jaiotakoak, biak barne)
  • Helduen kategoria: 16 urtetik aurrera (2003an edo lehanago jaiotakoak)

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.

Argazkiak digitalean aurkeztu beharko dira honako helbide elektronikora bidaliz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..">E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. E-mailean, honako datuak jarri beharko dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa eta aurkeztutako lanen tituluak ere.

Argazkien gutxieneko tamaina 4 megapixelekoa izango da.

Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan aurkez daitezke.

Oinarrizko ukitu digitalak bakarrik onartuko dira, elementurik txertatu gabe. Colageak ez dira onartuko.
Gaiarekin zerikusirik ez duten argazkiak ez dira onartuko.

Martxoak 4-tik 22ra izango da lanak aurkezteko epea.

Apirilaren 5etik 17ra aurkeztutako lanetatik 100 argazkirekin erakusketa bat egingo da Gureako erakusketa-gelan. Sari-banaketa apirilaren 5ean egingo da erakusketaren inaugurazioarekin batera.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Sariak:

  • Haurren kategoriako saria: 50 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko
  • Gaztetxoen kategoriako saria: 100 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko
  • Helduen kategoriako saria: 200 €-ko balea, Villabonako establezimendu batean erosketak egiteko

Sarituak diren argazkiak udalak erabil ditzake bere web, sare sozial edo publikazio inprimatuetarako, betiere egilea aipatuta. Sarituak ez diren lanen erabilera egilearekin hitzartu beharko litzateke.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu