23Iraila2019

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

KULTURA IRAILA

Iraileko kultur programazioa
Deskargatu

 

ikastaroak 2020 2

2019-2020 ikastaroak

 

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Planetarioko COSMIUM proiektua, martxoaren 10etik Aurrera

WhatsApp Image 2019-02-28 at 12.47.26

Aldaketa Klimatikoaren Lehenengo Astearen barruan

Eneko Urdangarin zinegotziak zuzentzen duen Udaleko Ingurumen arloak, Klima Aldaketaren Astearen ospakizuna dela eta, ekimen interesgarri bat antolatu du.

COSMIUM proiektua diziplina anitzeko esperientzia berritzailea da, izarrez betetako gaueko zerua aztertuz ingurumena eta zientzia batzen baititu. Orokorrean publiko guztiarentzako eta bereziki ikasleentzako zuzenduta dagoen COSMIUM proiektuak herritarrak astronomiaren arlo liluragarrira gerturatzeaz gain, mende honetako energia eta jasangarritasunaren desafio nagusienetarikoa den argiaren kontaminazioaren arrisku nagusien inguruan sentsibilizatzea du helburu. 

Ekimena, higikorra den 360 graduko planetario baten barruan kokatzen da. 6 metroko diametroa, 3 metroko altuera eta zeruko izar eta irudiak kalitate digitalean proiektatzea ahalbidetzen duen Full Dome proiekzio sistema ditu.  

Araban arrakasta bikaina izan duen esperientzia interaktibo honetan, gaueko zerua denbora errealean ikusteaz gain, gizateriaren historiako momentu desberdinen irudiak ikusi ahalko dira.

Planetarioa Gurea Antzokiko erakusketa salan instalatuko da. Martxoaren 10ean, igandea, goizeko 11:00etatik 19:00etara egongo da irekita eta martxoaren 11n, astelehena, 16:15etatik 19:00etara, bertan parte hartzeko, izena eman behar da aurretik Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzuan edo 943.69.21.00 telefonora deituz. Astelehen eta astearte goizean herriko hezkuntza zentro desberdinentzako irekiko da. Proiekzioak 30 minutuko iraupena eta doako sarrera du. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzari esker burutu ahal izango den ekimen bat dela azpimarratzen duen Eneko Urdangarinentzat, “udalerrian pioneroa den ekimen honek, ingurumenaren babesaren aldeko udal akzio lerro berri bati emango dio hasiera”. Arlo honetako ordezkariak, Udala, Amasa-Villabonako argi kutsaduraren mapa bat osatzeko aukera ikertzen ari dela azpimarratu nahi izan du. 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu