23Iraila2019

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

KULTURA IRAILA

Iraileko kultur programazioa
Deskargatu

 

ikastaroak 2020 2

2019-2020 ikastaroak

 

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Demokraziako lehen bi emakume zinegotziei omenaldia

udaletxea kanpotik
Bittori Zeberio (EAJ) eta Arantxa Sorondo (Agrupación de Electores)

Diktadura frankistaren bizitako impassaren ondoren, 1979ko apirilaren 3an osatu berri ziren Udaletxe demokratikoek lehen udal hauteskunde libreak burutu zituzten. Hauteskunde hitzordu horretara bost hautagaitza aurkeztu ziren Villabonan: EAJ, Agrupación de Electores, ORT, EE eta EMK-OIC. Izendatutako 13 zinegotzien artean, bi, emakumezkoak ziren: EAJtaren zerrendan bigarren zen Bittori Zeberio eta ‘Agrupación de Electores’ (EE eta HBko pertsonak batzen zituena) taldearen zerrendan hirugarren zen Arantxa Sorondo. 11 gizonen artean bi ziren emakumezkoak, amaiera emanez urte luzetan gizonezkoenak soilik izan ziren zinegotzien postuak hartuz.

Horregatik, Udalak, martxoaren 8ko ekimenen eta lehen udalbatza demokratikoen sorkuntzaren 40. urteurrenaren (1979-2019) harira, omenaldi eta aintzatespen ekitaldia antolatu du, hilaren 9an, larunbata, eguardiko 12etan, Udaletxeko Areto Nagusian.
Bittori eta Arantxak, borroka antifrankistan konpromisoa erakutsi zuten bi emakume abertzalek, 1979. urtean udal hautagai bezala parte hartzeaz gain, beraien herriaren garapen eta askatasunaren aldeko borrokan konprometitu ziren eguneroko lanaren bitartez.

Biak izan ziren emakume aurrendariak eta biek ireki zuten hurrengo belaunaldietan herriko beste zenbait emakumek egin duten bidea.

Udaletik izaera irekia izango duen ekitaldi honetara gonbidatzen zaie herritar guztiei.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu