17Iraila2019

001.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

KULTURA IRAILA

Iraileko kultur programazioa
Deskargatu

 

ikastaroak 2020 2

2019-2020 ikastaroak

 

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Lezo Urreztieta gogora ekarriz

LEZO URREZTIETA
“Jainkoak ez dit barkatzen” dokumentala, martxoaren 26an, asteartea, proiektatuko da.

Villabona.dok programazioak, Lezo Urreztieta (1907-1981) euskal nazionalista, katoliko eta kontrabandistaren bizitzaren inguruko dokumental zoragarriaz gozatzeko aukera eskainiko du martxoaren 26an, asteartea, Gurea Zinean. 1936an, gerra zibilean ehundaka pertsonen bizitza salbatu eta Gipuzkoa eta Bizkaiaren azken kokalekuetako zortzi hilabeteetako defentsarako ezinbestekoak izan ziren 7.000 armen bidalketaren arduradun izan zen indar faszistak gaindituz.

Frantzian egin zuen erbestealdian, ez zion utzi Franco diktadorea hiltzeko plan desberdinak prestatzeari eta Mexikon igaro zituen urteetan Euzkadi independente berria osatuko zuten milaka eta milaka euskaldun Guadalupeko irlan batzeko proiektu bat garatu zuen.

Euskal lurraldearekiko herrimina zuen jarraitzaile sutsua izanik, 1976ko Eibarko ELA-STV sindikatuaren Kongresuan parte hartu zuen ordezkari moduan handik 5 urtetara Baionan (Lapurdi) zendu zelarik.

Lezo Urreztieta, denbora pasa ahala, ahazten joan den gerra zibileko pertsonaia gakoetako bat da. Donostiako azken Zinemaldian aurkeztu zen Josu Martinezek zuzendutako dokumentalak bere bizitzako momentu triste eta gogorrak jorratzen ditu. Gure historia garaikidea lantzen duen dokumental honen hitzordua datorren martxoaren 26an, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, Gurea Zinean izango da.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu