17Iraila2019

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

KULTURA IRAILA

Iraileko kultur programazioa
Deskargatu

 

ikastaroak 2020 2

2019-2020 ikastaroak

 

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Obrak pentsatu bezala garatzen ari dira eta Aste Santu ondorenerako bukatuak egotea aurreikusten da

errebote azken obrak

Herritarren Parte Hartze Batzordean herritarrek egindako hainbat proposamen ezberdin proiektura gehitu dira

Errebote Plazako eraberritze lanak erritmo onean doaz aurrera. Garatutako lehen ekintzetako bat harri-horma eraistea izan da, plazari itxura zabalago eta irekiago bat emanez. Gaur egungo hiriko paisaiaren joerekin bat egin eta eremuaren balioa handiagotzea lortu duen Kale Nagusiko argitasuna areagotu ditu. Maite Izagirrek esan bezala “azken aste hauetan, gai honen inguruko hainbat iritzi positibo jaso ditugu. Dani Carballok eraberritze proiekturako burututako informean jarri duen moduan, Errebote Plaza lau aldeetatik irekia den “agora” publiko moduan eratzea da ideia.”

Momentu hauetan, plazako zoladura berriaren lanak burutzen ari dira eta hormek eta Udaletxeko fatxadak izan behar duten kolorearen inguruko adostasunera iritsi da Behar Zana eta partidu politiko guztien artean. Pilotalekuaren kolorea marroia izango da eta udaletxearen alboko pareta eta fatxada krema kolorekoak. 

Bizilagunen ekarpenak
Maite Izagirre buru duen Herritarren Parte Hartze Batzordean herritarrek egindako proposamenetako batzuk proiektura gehitu dira: bestak beste, “motxa” bezala ezagutzen den frontoi txikiko eremuaren berregokitze eta konponketa, ikurrina babesten duen pintada dagoen pareta balioan jartzea eta erdigune honen ondare kulturala den, singulartasun berezia ematen dion eta amasa-billabonatar guztien sinboloa den Errebote jokoaren beharrezko testuinguru historikoaren erreferentzia egitea. Lan guzti honetan, herritarren proposamenak jaso, Behar Zana elkartearen zuzeneko parte hartzea eduki eta Dani Carballo Ostolaza, frontoietan adituarekin lan egitea oso garrantzitsua izan da.

Testuinguru historiko-kulturala
Testuinguru historiko-kulturala Dani Carballo arkitekto-ikertzaileak garatutako informean oinarritzen da. Izagirrek esan bezala “pasa den ostiralean, talde politiko desberdinek, berak garatutako azken informea jaso zuten, eta gaur, prentsaurreko honen bitartez, herritar guztiak honen partaide izatea nahi dugu.” Informe hau udaleko web orrian egongo da eskuragarri bihartik aurrera.

Obren amaiera
Izagirrek “lanak aurreikusita zeuden moduan garatzen ari dira, eta posibleena, Aste Santuaren eta geroamaituta egotea da. Nire ustez, datu hau guztiz positiboa da, epea betetzeaz gain, obrak egiten ari den enpresaren eta proiektuaren seriotasuna erakusten baititu.” Zentzu honetan, Udalaren, proiektuen erredaktoreen eta enpresa kontratistaren arteko koordinazioa guztiz egokia izaten ari dela aipatu behar da.

Dani Carballo, arkitektoa “erakusketaren helburua Amasa-Villabonako errebote plazaren garapenean errebote jokoak eduki duen garrantzia azpimarratzea da”
Dani Carballo arkitektoak esan bezala “erakusketaren helburua Amasa-Villabonako errebote plazaren garapenean errebote jokoak eduki duen garrantzia azpimarratzea da jokoa bultzatu duten pertsonaia historikoekin batera”. Bere proiektua Jon Chavarri arkitekto doktorearen ikerketan ere oinarritu du.

Erakusketan ikusi ahal izango den irudietako bat Pedro Yarzarena izango da, garai hartako harrizko botarria eta pilotari famatuaren urteurrenaren plaka berrezarriko da. Gainera, eskalara errealean egindako irudia izango da, herritarrek bere neurria ikus dezaten. Horrez gain, Teodoro Hernandorena, Karlos Etxenike eta Enrique Abrilen irudiak ere egongo dira ikusgai errebote jokoari eman dioten laguntza eta esfortzua adierazteko. Eta bukatzeeko, Juan Garmendiari eta markagailuari oroigarria egingo zaio.

Informazio guzti hau QR kodeen bitartez egongo da eskuragarri, mugikorrekin informazioa elkarbanatu, sareratu eta mundura zabaldu dezaten.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu