17Iraila2019

006.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

KULTURA IRAILA

Iraileko kultur programazioa
Deskargatu

 

ikastaroak 2020 2

2019-2020 ikastaroak

 

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

“VA GERA” AMASA ETA VILLABONA BATU ZIRENEKO 400. URTEURRENEKO (1619-2019) KONTZERTU SOLIDARIOA

va gera aurkezpena

Izen handiko Migel Zeberio musikagile tolosarraren eta berak zuzentzen duen “Et Incarnatus” orkestraren eskutik, “VA GERA”

ikuskizuna burutuko da maiatzaren 3 eta 4an, Olaederra Kiroldegian. Diziplina anitzeko ikuskizun historiko-artistikoa izango da, non musika klasikoa, trikitixa, dantza garaikidea, bertsolariak, pop musika, poesia, antzerkia, rapa, abesbatzak, roka, erraldoi eta buruhandiak… uztartuko diren, folklore euskaldunaren aterkipean eta proiekzio audiobisualekin batera gure lurreko eta naturako soinuekin nahastuz.

Maite Izagirrek azaldu duen modura “gaur aurkezten dugun diziplina anitzeko ikuskizun honek, Foru Aldundiaren babes eta laguntza ekonomikoa ditu eta 1619. Urtean desafio ekonomikoei aurre egiteko Amasa eta Villabona batu zireneko 400. Urteurrenaren harira antolatutako ekimenen barnean egingo da.”

“VA GERA” ikuskizuna proiektu handia dela ikusi ahal izango dugu. Emozio askoko emanaldi berezia, amasa-villabonatarren babesa izatea espero duguna eta baita gainontzeko publikoarena ere; gure herriaren historia, Euskal Herriaren historia baita. Miguel Zeberio, “Et Incarnatus” orkestrako zuzendariak “ikusgarri handi bat izango da, lehena eta oraina batuko dituena, 1000 urteko historia laburbilduz, teknologia eta diziplina artistiko ezberdinak uztartuz”.

Agurtzane Intxaurraga, zuzendari artistikoak, oso erronka handia dela adierazi du “gertaera historikoa, gertaera artistikoan bilakatu dugu. Historia Amasa-Villabona Nafarroa zen garaitik gaur egun arte eszenifikatu dugu eta gai zentral bezala oilasku jokua erabili dugu, bizitzaren eta heriotzaren arteko sinbolizazio modura”. Juan Kruz Igerabide idazleak hitzak jarri dizkio musikari “hitza, musika, mugimendua… izango dira historia kontatuko dutenak”.

Ikuskizun honek gainera, osagai solidario bat du, autismoaren harira Europa mailan aintzatespen handia duen GAUTENA erakundeari lagunduko zaio. Amaia Lopetegi, Gautenako Zuzendariak, elkartearentzat oso aukera ona dela adierazi du “Gautena elkarte modura bisilizatzeko balioko du, eta gainera, diru-laguntza ekarpen garrantzitsua izango da guretzat.”

GAUTENA Gipuzkoako Autismo Elkartea da, irabazi asmorik gabeko erakundea. Helburua, gizarteari autismoari buruz informatzea eta autismoa duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzea da. Une honetan, Gipuzkoako 800 familiek jasotzen dute laguntza hori.

Apirileko lehen astetik aurrera, GAUTENA Elkartera bideratuko diren sarrera formatuko diru-laguntzak, BIBE plataforma eta Villabonako ohiko lekuetan eskuragarri egongo dira, eta baita, Donostiako Gautena egoitzan ere. Horrez gain, “Fila Cero” ere jarri da, Elkarteari bideraturiko diren laguntzak lortzeko.

FILA CERO:
ES03 2095 5206 0510 6247 2773
Autismoari buruz gehiago ezagutu nahi baduzu, bixita ezazu gure web orrialdea www.gautena.org. Eskerrik asko zure laguntzagatik.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu