21Apirila2019

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

APIRILA2019 KULTUR buletina02

Apirileko kultur programazioa
Deskargatu

udaberriko ikastaroak 2019
Udaberriko ikastaroak

 

Deskargatu

 DOKUMENTAL ZIKLOA 2019-OK

VII. dokumental zikloa

Deskargatu

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Parke estali berria eta Txermingo aparkalekuaren birmoldaketa

parke estalia 1 2

Udaleko antolaketa eraginkortasun ekonomiko eta administratiborantz bideratu ostean legealdi honetako bigarren fasean inbertsio garrantzitsuak burutu ditugu:

batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamendukoarekin batera egin dira, hemendik gutxira errealitatea izango direnak, eta beste batzuk gure aurrekontuekin: lehenik eta behin, eta egin ditugun ekimenetako batzuk aipatzearren, ZURETZAT herritarrentzako arreta zerbitzua ireki dugu; ondoren, Oriamendiko etxebizitza sozialaren txanda izan da, Aiztondoko bailaran erreferente dena, Errebote Plaza erreabilitazio obrak (Aste Santuan bukatuko direnak), eta Amasako pilotalekuko eraberritze lanak hasi dira dagoeneko.

Bi proiektua aurkezten dizkizuegu umeen jolasetarako bideratuta dagoen gune baten estalketa eta Txermin aparkalekuaren birmoldaketa. 

Aurreko legealdiko udal taldeak (EH Bildu), umeentzako parke bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen 50.000 € kostatuko zela esanez. Zehaztasun falta nabarmena zuen proiektua zen, bere kostu errealaren inguruan galdera azko sortzen zituena. Hiru urte beranduago, EH Bilduk zuzenketa bat aurkeztu zuen. Zuzenketa honek 200.000 €ko diru partida planteatzen zuen Larreako parkerako. Alarma guztiak piztu ziren: ezin liteke 50.000€gatik saltzen zuten proiektua bat hiru urte beranduago 4 aldiz gehiago kostatzea. Gainera 200.000€ horiek ez zeuden inongo informetan oinarrituta.

Udala zorroztasun ekonomikoagatik eta seriotasunagatik zuzentzen dela kontuan edukita (dirua herritar guztiona da), Larreako parkea estaltzea benetan zenbat kostatzen den jakiteko aurrekontutik diru kantitate bat bideratu zen. Herriak estalita dagoen jolasleku bat behar du, arrazoi horregatik kiroldegi atzean aurkitzen den Maiatzaren 1eko parkea estaliko da.

Proiektu honek, 82.000€ko kostua duena, umeen parkea estaltzeko modu moderno eta dinamikoa erakusten du, Gipuzkoako beste herri eta hirietan dagoeneko erabiltzen dena. Errepidetik urruti dagoen parke estalia, segurua dena eta familiei kiroldegira joateko aukera ematen diena umeak parkean utziz, gertu eta seguru.

Hasierako proiektu honetatik hasita, hurrengo hilabeteetan balio erantsia emango zaio leku honi kirol eta aisialdi gune bat sortuz herri erdian:

- Bolatokiaren ondoan aurkitzen den gunea berritu, beste kirol arloetako jokoek lekua edukitzeko, anfiteatroa dagoela ikusirik gradak ipini…

- Edade ezberdinetako Umeentzat pedagogikoak diren jokoak ipini, lurrean hiltzatuta egongo ez direnak, Maiatzaren 1eko plazan kokatuta.

Proiektu orokor hau egiteko ondo antolaturiko prozesu parte hartzaile arautu bat eramango da aurrera.

Txermin aparkalekua

Herriguneko aparkalekuko arazoari heldu behar zaio. Argi ikus daiteke, geroz eta ibilgailu gehiago izan, aparkaleku arazo handiagoa dugula. Eta argi dago ere, zenbait lekutan gaizki aparkatzeak zer nolako arazoak sortzen dituen.

Txermingo aparkalekua Villabonako aparkalekurik handiena da, Errebote Plazaratik 5 minutura aurkitzen dena. Gaur egun aparkaleku mixtoa da kamioi eta kotxeentzat. Egungo errealitateak argi uzten du geroz eta behar handiagoa dagoela kotxeak aparkatzeko eta batez ere astebukaeretan nabarmentzen da arazo hau gehien.

Zoriotxarrez, Txermin herrikoak ez diren kamioien aparkaleku bilakatu da (bertan aparkatzen duten %90a kanpokoak dira), zenbait garraio enpresek bertan uzten dituzte euren erremolkeak denbora mugagabez, obretako kontenedoreek karga eta deskarga lanak egiten dituzte inolako kontrolik gabe eta zenbait trailerrek gune berdeak okupatzen dituzte askotan.

Kamioi, erremolke eta kontenedore ugari bertan egoteak, bizilagun askok bertan aparkatzeko aukera ez izatea eragiten du. Gainera, hau gutxi balitz, Txermingo aparkalekua karabanekin datozen hainbat familiren egonleku bilakatzen ari da.
Udalaren eginkizuna da egoera honi aurre egin eta herritarren benetako beharrak besteen aurretik jartzea konponbideak eskainiz. Zentzu honetan, aparkaleku proiektu berri bat garatuko dugu hurrengo hilabeteetan ondorengo ezaugarriak jarraituz:

- Doako aparkalekua kotxe eta furgonetentzat.
- Galibo baten instalakuntza zenbait ibilgailuren sarrera ekiditeko.
- Aparkalekua asfaltatu eta lerroak pintatu.
- Argiztapenaren hobekuntza.
- Pertsonentzako pasabideak.
- Desgaitasunen bat dutenentzako aparkaleku gehiago.
- Zerbitzuetan hobekuntzak (zakarrontziak…)

Kotxeentzako aparkaleku plazak biderkatuko dituen proiektu bat aurkezten dizuegu, eta bide batez, hirigintza aldetik kalitatea irabaziko duen gune bat ere.
Ekimen honetan ez ditugu herriko kamioizaleen beharrak alde batera utziko eta lan mahai bat sortuko dugu arazo zehatzak aztertu eta konponbideak aurkitzeko.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu