17Iraila2019

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

KULTURA IRAILA

Iraileko kultur programazioa
Deskargatu

 

ikastaroak 2020 2

2019-2020 ikastaroak

 

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

Serrat “VAGERA Herri bat” ikuskizunean izango dugu

SERRAT VAGERA Herri bat ikuskizunean 2

400. urteurrenaren ospakizunerako bideo hunkigarri bat grabatu du

• Joan Manuel Serrat, bartzelonako kantautoreak, nazioartean aski ezaguna den abesti-egile famatuak, “VAGERA Herri bat” ikuskizunean parte hartuko du testigantza bideo baten bitartez.
• Olaederra Kiroldegian, maiatzaren 3 eta 4an ospatuko den diziplina anitzeko ikuskizuna, Gipuzkoako Autismoaren Elkartea den GAUTENAren alde burutuko da.

Serrat, “Edurne” obraren sortzailea da, euskaraz idatzitako esaldiak biltzen dituen autorearen abesti bakarra. 1970ean Argentinan grabatu eta publikatu zuen arren, 1974. urterarte ez zen Estatuan zabaldu. Poliziak garai hartan erabiltzen zuen biolentzia salatzen zuenez (“los hombres de metal”, armaturik zihoan poliziari erreferentzia eginez, “los grises”), frankismoagatik zentsuratua izan zen eta irrati emisoretan isildu egin zuten.

Josep María Olivak bere blogean jasotzen duen bezala, Serratek, 70. hamarkada bukaeran Manresan eskaini zuen zuzeneko kontzertu batean, abesti honen sorrerari buruz horrela hitz egin zuen: “Serratek Euskal Herrian eskaini zuen kontzertu baten ostean, antolatzaileek geratzeko eskatu zioten. Afari hartan, Edurnek, bere kontakizun latza azaldu eta gero, abesti bat kantatzeko eskatu zion. Entzun zuenak hunkituta, abesteko arrazoiak, berak, emakumeak, zituela esan zion (“Abestu Edurne”)”.

Ez dakigu ezer emakume hartaz, ezta euskarazko bertsoak idatzi zituen pertsonaz, baina egia da abesti eder honen hitzek Amasako bideaz eta Oria ibaiaz hitz egiten digutela, abeslariarentzat gertukoak ziren lekuak, Villabonako SACEM enpresan ikasle bezala egon baitzen hirurogeigarren hamarkada bukaeran eta Oriamendi auzoan egon zen apopilo modura. Horregatik, “VAGERA Herri bat” ikuskizunean herrian edukitzeko asmoarekin, Udalak, emaitza ezin hobea eman duten hainbat gestio burutu zituen isilean: “pasa den apirilaren 5ean (ez dut data sekula ahaztuko), Serratek pertsonalki deitu zidan jasotako gonbidapena emozio eta gustu handiz hartu zuela esateko, baina konpromiso familiarrak tarteko, ezin izango zuela bertaratu. Bere testigantza bat edukitzea posible ote zen galdetu nion eta berak baietz erantzun zuen; Villabonan igarotako denboraz oso oroimen ona gordetzen zuela esan zidan eta egunen batean etortzea gustatuko zitzaiola. Guretzat bera herrian izatea ohore bat izango zela esan eta horretaz hitz egiten jarraitzekotan geratu ginen”, azaldu du Maite Izagirre Alkateak.

Horrela ba, Serraten presentzia izango dugu herrian, denbora askoren ostean, Amasa eta Villabonaren bateratze boluntarioa ospatzen dugun 400. urteurren honetan: “Abestu Edurne, abestu Edurne, Euskal Herria zurekin dezu abesten”.

SARRERAK

GAUTENA Elkartera bideratuko diren sarrera formatuko diru-laguntzak, BIBE plataforma eta Villabonako ohiko lekuetan (AMASA kafetegia eta Basajaun liburudenda) daude eskuragarri, eta baita, Donostiako Gautena egoitzan ere.

Horrez gain, “Fila Cero” ere jarri da, Elkarteari bideraturiko diren laguntzak lortzeko.

FILA CERO:
ES03 2095 5206 0510 6247 2773

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu