17Iraila2019

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

vagera-herribat

EUDEL

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

KULTURA IRAILA

Iraileko kultur programazioa
Deskargatu

 

ikastaroak 2020 2

2019-2020 ikastaroak

 

Deskargatu

 

 

 

consumidor

 
KIUB-OMIC

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

ALBISTEAK

IV. Abesbatzen Musika Zikloa aurkeztu da

Certamen coros
Gurea zinean garatuko da maiatzean zehar

Sofía Quilez buru den eta Juan Mari Iparragirrek zuzentzen duen herriko Eresargi Abesbatzak, urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoak biltzen dituen eta Tolosaldeako erreferente nagusienetarikoan bihurtzen ari den Abesbatzen musika Zikloaren laugarren edizioa antolatu du.

Kalitatea bereizgarri moduan duen laugarren edizio honetan, programazio zabal bat eskaintzen da non, formatu klasikoak zein proposamen modernoagoak uztartu eta heterogeneotasuna zein Euskadin hain errotutako musika modalitatearen ekintza eremua erakusten duten.

Honako hau da Udaleko Kultur Sailak babesten duen ekimen honen programazioa:

  • Maiatzaren 5a, igandea. Errenteriako Zariagaz Abesbatza

2015ean sortu zen Zaria Koru Eskolarekin batera. 14 eta 22 urte bitarteko gazteek osatzen dute Imanol Elizasuren gidaritzapean. Koru honek, nazioarteko esperientzia handia jorratu du, partaideetako batzuk Zaria Abesbatzak Estatu Batuetan egin zuen biran parte hartu dutelarik. Paris, Dax eta Manlleun burutzen diren festibaletara gonbidatu dituzte eta aurten, Hannover hiriko “Ganz ist Chor” festibalean hartuko dute parte Txekiatik egingo duten biran, horrez gain, proiektu berriak garatuko dituzte Kanada eta Ipar Amerikako beste hainbat abesbatzekin. “Memories of Queen” ikuskizuna antolatzen ari dira azarorako.
Benito Lertxundiren “Kimua Zuhaitzan” azken diskoan ere kolaboratu du Zariagazek.

  • Maiatzaren 12a, igandea. Hondarribiako XATZ ESKIFAIA

1985. urtean, Hondarribiako Eskifaia Abesbatza elkarte kulturalaren barnean sortu eta hainbat ahotsez osatutako abesbatza da. Xatz-ek garrantzi berezia ematen die kontzertu bakoitzari, ikuskizun bakoitza, koherentzia, zehaztasun eta mimoak izugarri ondo bateratuz. Gu Geu taldearen sortzaile eta pianojole den Amaia Aldalurrek zuzenduta, Xatz Eskifaiak sariak lortu ditu Tolosa zein Arrigorriagako txapelketetan.

  • Maiatzaren 19a, igandea. PRIMITAL BROTHERS.

Aktore, komiko eta konpositorez osatutako talde berritzaile honek, beraien ahotsak eta mugimenduak baliatzen dituzte ikuslea humorez beteriko mundu batera garraiatzeko. Primital taldeak, onomatopeien bitartez, kultura azpi moduko konexio berezi bat lortzen du pertsonen psikologiarekin.

Oskorri taldeko kide ohia den Santi Ibarretxe konpositore eta saxofonista bizkaitarrak sortu zuen Primital Brothers taldea eta Estopa, Miguel Bosé eta Victor Manuel zein Ana Belén bezalako artistekin kolaboratu dute.

Musika eta komedia batzen dituen hainbat ikuskizunen egile den Pedro Herrero aktore eta antzerki gizona; Bilboko abeslari elektriko eta basatia Iñigo Garcia eta The Hole diziplina anitzeko ikuskizunaren aktorea den Adrían Garcia baritonoak osatzen dute taldea Santi Ibarretxerekin batera.


Doako sarrera izango da lehen kontzertuetarako , 7 €koa berriz PRIMITAL BROTHERS taldearentzako. Ikuskizun guztiak Gurea Zinean gauzatuko dira, arratsaldeko 19:30ean. Eresargi Abesbatzatik zein Udaletik, musika maitale guztiak animatu nahi dira Musika Ziklo honetan parte hartzera.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu