26Urtarrila2020

008.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

HERRIKO ELKARTEEN TXOKOA

Mus txapeleketa 2020 Billabona web    KILOMETROAK 2020-logoa

EHko mus txapelketako kaporaketa       U-26: Kilometroak Txikia 

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

01-kultur buletina urtarrila2020web

 Urtarrileko kultur programazioa

Deskargatu

antzerki prog 2020 V03 page-0001

Antzerkiak (Urtarrila-Apirila)

Deskargatu

ikastaroak 2020 2

            2019-2020 ikastaroak

 

 

Deskargatu 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

 

8-tolosaldea-garatzen

ALBISTEAK

Udal Gobernuaren adierazpena Boliviako estatu kolpearen aurrean

bolivia-contra-el-golpe-reuters-compressor.jpg 1718483347

Amasa-Villabonako Udal Gobernu Taldearen Adierazpena:

Azaroaren 10ean, Boliviako Estatu Plurinazionaleko Presidente Evo Moralesek dimisioa aurkeztu zuen, poliziek eta militarrek behartuta. Dimisioa aurkeztu baino lehen, Morales presidentearen, haren gobernuko kideen eta Boliviako beste hainbat hautetsiren senideen kontrako erasoak gertatu ziren.

Estatu kolpearen ondorioz, egoera benetan larria dela eta konfrontazio zibilerako arrisku handia dagoela nabarmendu nahi dugu. Izan ere, estatu kolpea bultzatu duten indarrak errepresioarekin oldartu dira Moralesen alde antolatutako herritarren aurka. Horrez gain, nabarmendu behar da, aurreko hilabetean izandako hauteskundeetan, Moralesek botoen %46 lortu zituela eta hauteskunde horiek errepikatzeko prestutasuna adierazi duela.

Egoera horren aurrean, Amasa-Villabonako Udal Gobernu Taldeak honakoa adierazten du:

• Gogor salatzen dugu Boliviako estatu kolpea.

• Dei egiten diegu Evo Moralesen kontra altxatu direnei, eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eta gatazka negoziazio eta akordioaren bidez konpontzeko. Baita estatu kolpea bultzatu duten kanpoko eragileei ere, injerentzia gelditzeko eta Boliviar estatuaren burujabetza errespetatzeko.

• Babesa adierazten diogu Evo Morales presidenteari, zein El Alton eta Bolivia osoan kolpearen kontra mobilizatu diren herritarrei.

• Amasa-Villabonako herritarrei dei egiten diegu Boliviako estatu kolpeari aurre egiteko antolatzen diren herri mobilizazioetan parte har dezaten. Bereziki Euskal Herriko dozenaka alderdi politiko, sindikatu eta eragilek datorren azaroaren 15ean 19:30etan Donostiako Bulebarrean egingo duten elkarretaratzean.

Amasa-Villabonako udal gobernuak adierazpen hau Bilboko Boliviako kontsulatura eta Madrilgo enbaxadara bidaliko du, Boliviar estatuko ordezkariek adierazpenaren edukien berri izan dezaten.

 

Amasa-Villabonan, 2019ko azaroaren 14an

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu