18Otsaila2020

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

HERRIKO ELKARTEEN TXOKOA

03-OTSAILA2020 buletina

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

01-OTSAILA2020 buletina

 Otsaileko kultur programazioa

Deskargatu

antzerki prog 2020 V03 page-0001

Antzerkiak (Urtarrila-Apirila)

Deskargatu

01-villabona.dok-2020web

Villabona.dok Dokumental zikloa

Otsaila-Apirila 

Deskargatu 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

 

8-tolosaldea-garatzen

ALBISTEAK

Aiztondoko udalek urte zaharreko euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

IMG-20191226-WA0001

Gaur arratsaldean Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udal ordezkariek "Orain presoak! Euskal presoak Euskal Herrira" lemapean egingo den manifestazioa aurkeztu dute Amasa-Villabonako udaletxeko batzar aretoan egindako agerraldi publikoan. Manifestazioa datorren abenduaren 31n izango da eta 19:00etan abiatuko da Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik. Agerraldian izan dira besteak beste, Pili Legarra Asteasuko alkatea, Iker Urruzola Zizurkilgo alkatea, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea eta Josu Amilibia Adunako alkatea. Alkizako udalak ere atxikimendua adierazi dio manifestazioari. Aipatzekoa da manifestua udal hauetako osoko bilkuretan onartua izan dela gehiengo osoz.

Honakoa da gaurko agerraldian argitaratu den testua:

Urtero bezala, neguan murgildu garen honetan, gabon jaietako egun bereziak iritsi zaizkigu Aiztondo bailarara. Urteko azkenak eta urte berriko lehen egunak, senide eta lagunekin egoteko, Olentzerori ongi etorria egiteko, aspaldi ikusi gabeko pertsonak berriz ere ikusteko, elkar besarkatzeko, herriko giroaz gozatzeko, otordu goxoak egiteko... egunak izan ohi dira. Era berean, honako hauek herritik urrun daudenak eta gure artean izaterik ez dutenak gogoan izateko egunak ere badira.

Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Aduna eta Alkizako udal ordezkariok, euskal presoek eta beren senide eta lagunek pairatzen dituzten eskubide urraketak gaitzesten ditugu eta espainiar eta frantziar Estatuei eskubide hauek bermatzeko neurriak har ditzatela eskatzen diegu. Herritarren gehiengoak bat egiten du aldarri horrekin eta horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu erakunde publikoak eta herritarrak bat eginda kalera irtetea eta mobilizatzea.

Aiztondoko udal ordezkariek bat egiten dugu Sare herritarrak martxan jarritako "Orain presoak" herri dinamikarekin eta une hauetan gure babesa adierazi nahi diogu euskal presoen senideak biltzen dituen Etxerat elkarteari ere.

Honenbestez, datorren abenduaren 31n arratsaldeko 19:00etan, Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik irten eta Amasa-Villabonako Errebote plazan amaituko den manifestazio isila deitzea erabaki dugu.

Hauek dira manifestazio honen bidez, Aiztondoko udal ordezkariek espainiar eta frantziar Estatuei helarazi nahi dizkiegun oinarrizko eskaerak:

1 - Dispertsioa amaitzea eta euskal presoak euskal herriratzea.
Beharrezkoa da presoei eta batez ere beren familia eta lagunei bidegabeko zigor erantsia ezartzen dien sakabanaketa politikarekin behin betiko amaitzea.

2 - Gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoen kaleratzea.
Gaixotasun sendaezinak dituzten presoek espetxetik irten eta etxetik hurbil dagoen erietxean egoteko eskubide osoa dute, hau espainiar legedian bertan jasota dago. Beraz, eskubide hau errespetatzea eta larri gaixo dauden presoen berehalako kaleratzea exijitzen dugu.

3 - 70 urtetik gora dituzten presoak kaleratzea.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu