07Ekaina2020

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 ZAINTZA KOLEKTIBORAKO BOLUNTARIO SAREA

kartela boluntarioak    kartela boluntarioak web

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

HAURREKIN KALERA ATERATZEKO GOMENDIOAK

gomendioak1web

 

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak COVID-19aren krisiaren aurrean herritarren beharrei erantzuteko ez-ohiko neurriak hartu ditu

kontsortzioa

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak honako oharra kaleratu du, Covid-19ak sortutako krisiaren aurrean, hartu dituen ez-ohiko neurrien berri emateko:

COVID-19ak sortutako krisiaren aurrean Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezhoiko neurriak hartzea erabaki du herritarren beharrei erantzuteko

• Neurrien helburua herritarren zailtasun ekonomikoak arintzea da, bereziki egoera ahulean dauden familienak, langile autonomoenak eta empresenak
• Neurriak Batzorde Exekutiboan onartu dira aho batez

Donostia, 2020ko maiatzaren 18a. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Batzorde Exekutiboak, COVID-19aren osasun larrialdiak eragin dituen ondorio ekonomikoei aurre egiteko ezohiko neurriak hartzea erabaki du aho batez.

Neurri hauen helburua, egoera ahulenean dauden kolektiboak eta osasun-krisiak gehien erasandako negozioak babestea da, bereziki zailtasun ekonomikoak dituzten familiak, autonomoak eta enpresak. Iñigo Elosegi Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Zuzendari Gerenteak azaldu duenez, “Gipuzkoako udalerriei eta ondorioz Gipuzkoako herritarrei, behar-beharrezko eta oinarrizko zerbitzua emateko entitate publikoa gara. Gure ardura da herritarek kalitatezko ur zerbitzua izatea. Konfinamendu garaian gure jarduerarekin jarraitu dugu, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko langile guztiek ardura eta konpromezu paregabea erakutsi dute. Egoera zailean lanean jarraitu dugu eta orain, herritarren beharrei erantzuteko prest gaude. Horregatik hartu ditugu ezohiko neurri hauek, egoeraz ohartzen garelako eta ahal den neurrian lagundu nahi dugulako”

Herritar guztientzako neurri orokorrak:

Herritar guztiei zuzendutako neurriak hartu dira, hau da, familia, langile autonomo eta empresentzako neurriak. Neurri hauen helburua ordaintzeko moduak errazteu eta ur-hornidura bermatzea, ur-mozketarik ez dela egingo ziurtatzen da.

• Fakturen ordainketa egiteko borondatezko epea abenduaren 31arte luzatzen da
• Errekargurik eta interesik gabeko zatikako ordainketa (frakzionatua) egiteko erreztasunak emango dira
• Alarma-egoerak irauten duen bitartean, ez da ur mozketarik egongo ordainketa ezagatik

Itxita egon diren komertzio eta ostalaritza negozioentzat:

• Alarma egoeraren ondorioz itxita egon diren komertzio eta ostalaritza negozioentzat, bigarren hiruhilekoari dagokion fakturaren tarte finkoa %100 hobetsita egongo da, ez da ordaindu beharrik izango.

Laguntza hauei buruzko informazio gehiago nahi dutenek www.gipuzkoakour.eus ataria kontsulta dezakete edo URA-ren telefonoara deitu: 902 30 22 22 edo 943 31 86 02.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.