07Ekaina2020

002.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 ZAINTZA KOLEKTIBORAKO BOLUNTARIO SAREA

kartela boluntarioak    kartela boluntarioak web

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

HAURREKIN KALERA ATERATZEKO GOMENDIOAK

gomendioak1web

 

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Olaederra kiroldegiaren gutuna bazkide eta erabiltzaileei

1016439-Villabona-14.w1024

Olaederra kiroldegiko arduradunek honako gutuna argitaratu nahi izan dute, kiroldegiko bazkide eta erabiltzaileei informazioa helaraziz:

Bederatzi aste igaro dira alarma-egoeraren dekretua eman zenetik eta, ondorioz, gure instalazioak erabat itxi zirenetik.

Hartutako lehen neurria gure giza taldeari baldintza onenak erraztea izan zen, ERTE bat sustatuz, langile guztiek Kirolzer enpresa kudeatzailearekin duten kontratu-lotura mantendu dezaten.

Bestalde, instalazioak ahalik eta egoera onenean mantentzen saiatzen ari gara, berriro irekitzeko zain.

Azkenik, gure zerbitzuak eman ahal izateko aplikatu beharko ditugun neurri guztiak diseinatzen eta planifikatzen ari gara, higienerik eta segurtasunik handiena bermatuz, egoerak instalazioak berriro irekitzea ahalbidetzen duenean.

Horri buruzko berriak ditugunean, informazioa ematen jarraituko dugu.

KIROL DESESKALADA

Gaur egungo deseskalatze-faseen arabera, hirugarren fasetik aurrera egin genezake gure berrirekitzea; dena ondo badoa, ekainaren 8an hasiko da, baina ez gaude data zehatzik aurreratzeko moduan. Irekiera garbiketa- eta desinfekzio-baldintza onenetan egingo dela bermatu nahi dugu, eta segurtasun-protokolo guztiak aplikatuko ditugu, bai langileentzako, bai erabiltzaileentzako.

Ildo horretan, Osasuna Saileko behin betiko protokolo baten zain gaudela, uste dugu irekitzearen lehen fasean, gutxienez, instalazioen erabileran aldaketa garrantzitsuak eragingo dituzten baldintza ugari bete beharko ditugula, kirola egiteko ingurune seguru bat sustatzeko. Beste askoren artean, litekeena da ekintza hauek egin behar izatea.

1.- ZERBITZUEN EDUKIERA MURRIZTEA. Horretarako, gure ustez, zerbitzuen erabilera aldez aurreko erreserbarekin egin beharko da, zerbitzu bakoitzean ohikoa baino edukiera txikiagoa bermatuz, eta erabiltzaileen arteko gutxieneko distantzia errespetatuz.
Zalantzak ditugu aldagelak erabiltzeko aukera izango den ala ez. Baimena emanez gero, erabiltzaileen arteko gutxieneko distantzia bermatuko litzateke beti.

2.- EREMU KOMUNEN GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA INDARTZEA. Eskuak garbitzeko eta elementu komunak garbitzeko puntuak jarriko dira, erabilera komuneko elementuak kendu beharko dira, eta askotan erabiltzen direnak desinfektatu. Aretoak aldizka desinfektatuko dira.

3.- INSTALAZIOAREN BARRUKO IGAROBIDEA KONTROLATZEA. Era berean, instalazioaren barruan ibiltzeko norabideak ezartzen ari gara, norabide bakarreko pasabideak lortu eta pertsonak pilatzeko eta gurutzatzeko arriskua duten guneak saihesteko; zeregin hori errazteko, norabideak markatuko dira.

4.- BABES-EKIPOAK ERABILTZEA. Erabiltzaile eta langile bakoitzak, maskara, eskularruak, eskuoihalak, etab. erabili beharko dituzten segurtasun-baldintzen berri emateko zain gaude.
Errealitate berri baten aurrean gaude, eta horretara egokituko gara erabiltzaileen osasun kalitatea hobetzen jarraitzeko, jarduera fisikoa sustatuz.

Azkenik, adierazi, urtero egiten dugun itxiera teknikoa ez dela abuztuan egingo. Dugun egoera ikusita, kirol instalakuntza ireki aurretik egingo dira urteroko

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.