04Uztaila2020

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

UZTAILEKO AISIALDI PROGRAMA

Haur, gazte, heldu eta adinekoentzat 

1

 

DESKARGATU 

 


 KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIA

2020ko UZTAILA

 

KULTURA UZTAILA

 

DESKARGATU

Berpiztu logoa

 

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

BERTATIK BERTARA 

Gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa

 

UEMA BANER

 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko BIZILABE aisialdi eskaintza aurkeztu da

BZL Tolosaldea 2020-2021 web

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eta Amasa-Villabonako udalak gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko BIZILABE aisialdi eskaintza aurkeztu dute.

Ikusi kartela: BIZILABE KARTELA

Honakoa da egitasmo berri honi buruzko informazioa jasoz argitaratu den gurasoei zuzendutako gutuna:

Guraso agurgarriak;

Tolosaldea Garatzenek eta eskualdeko udalek, Elhuyar Fundazioarekin lankidetzan, Tolosaldeko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko BIZILABE TOLOSALDEA aisialdi-eskaintza jarriko dute martxan datorren ikasturtean.

2020ko urritik 2021eko ekainera bitartean, 10-14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia proiektuak egiteko aukera izango dute, ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzarekin.

Eskualdeko gazteek (2007-2010 artean jaiotakoek) zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena landuko dituzte bertan. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan profesionalak diren emakumeen eta hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.

Proiektua abiatzeko, eskualdeko bi hirigune nagusietan irekiko dira Bizilabe zentroak: Tolosan eta Amasa-Villabonan, alegia. Tolosako kasuan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak berritu berri dituen instalazioetan gauzatuko dira ekintzak; Amasa-Villabonako kasuan, Gaztelekuan egingo dira. Bietan eskaintza bera izango da.

Xehetasun guztiak atxikita bidaltzen dizuegun triptikoan aurkituko dituzue. Izen ematea zabalik da jada, BIZILABE Tolosaldearen webgunean: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/tolosaldea

Guztira, 30 gazterentzako lekua izango da Tolosan, eta beste horrenbesterentzat Amasa-Villabonan. Izen-emateek eskainitako leku kopurua gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bestalde, izena ematerako orduan, honako lehentasunezko irizpideak kontuan hartuko dira: izen-emateen hurrenkera, genero-aniztasuna (40/60 ordezkaritza) eta eskualdeko herrien arteko aniztasuna, biztanle kopurua kontutan izanik (lekuen herena Tolosarentzat izango da, beste herena Amasa-Villabonarentzat eta beste herena gainerako herrientzat).

Zure seme-alabek esperimentatzeko, ikertzeko eta sormena garatzeko aukera paregabea izango dute, ez galdu aukera!

Bizilabe Tolosaldearen inguruko informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko:
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/tolosaldea
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
● 688 632 691

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.