26Iraila2020

008.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

IRAILEKO KULTUR PROGRAMAZIOA

 

IRAILA2020 kultur-buletina-01-01

 

DESKARGATU

 


 

KULTURA SAILAREN ARGIBIDEAK

KULTUR DENBORALDI BERRIRAKO

Villabona kultura logoa

IKUSI DOKUMENTUA

Berpiztu logoa

 

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen

 

 HPONDAKINAK WEB

 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Traste zaharren bilketan jokabide desegoki ugari izaten ari da

IMG-20200618-WA0000

Azken aste hauetan Villabonako traste zaharren bilketa zerbitzuaren erabilera okerrera joan dela ikusi dugu, jendearen jokaera arduragabeengatik traste zaharrak ez diren hondakinak edozein egun eta edozein modutan utzita topatu ditugu kalean, horrek dakartzan ondorioekin; kaleak zikinak daude eta arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak topatu daitezke kalean.

Horregatik ohar hau erabili nahi dugu herritarrei traste zaharren bilketaren erabilera egokia zein den gogorarazteko.

Villabonan traste zaharrak ateratzeko eguna asteazkenetan izaten da, erabiltzaileek hondakin handiak edukiontzien ondoan utzi behar dituzte gaueko 20:00etatik 22:00etara.

Oso garrantzitsua da ordutegiak eta egunak errespetatzea bilketa puntuak edota kalea garbiak mantentzeko. Aldez aurretik eskaera Tolosaldeko mankomunitatera deituz (943 67 62 16) edo web orriko eskaera orria betez egin behar da (www.tolosaldekomankomunitatea.eus).

Traste zaharren bilketan honako hondakin hauek atera daitezke:

- Altzariak
- Koltxoiak
- Linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, garbigailuak, etab.)
- Linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.)

Honako hondakinak EZ dira traste zaharren bilketan jasotzen eta zuzenean garbigunera eraman behar dira bertan egoki kudeatuak izateko:

- Obra-hondakinak
- Neumatikoak
- Pintura poteak
- Hondakin arriskutsuak

Aipatu dugun bezala, traste zaharrak ez diren hondakinak eta kaleko edukiontzi bidez jaso ezin direnak, Tolosako edo Andoaingo garbiguneetara eraman behar dira honako ordutegian:

- SAN BLAS GARBIGUNEA: Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00 / 15:00-17:30. Larunbatak 9:00-13:30.
- ANDOAINGO GARBIGUNEA: Astelehenetik ostiralera 9:00-12:3 /16:00-19:00. Larunbatak 9:00-13:30.

Sortzen ditugun hondakinak egoki kudeatzea denon ardura da, mesedez izan gaitezen arduratsuak eta saia gaitezen horrelako jokabideak ez errepikatzen.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.