07Abuztua2020

003.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

UZTAILEKO AISIALDI PROGRAMA

Haur, gazte, heldu eta adinekoentzat 

1

 

DESKARGATU 

 


 KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIA

2020ko UZTAILA

 

KULTURA UZTAILA

 

DESKARGATU

Berpiztu logoa

 

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

BERTATIK BERTARA 

Gure herria, gure hizkuntza, gure arnasa

 

UEMA BANER

 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Elola eta Etxeberria txapeldun 2020ko Santio pilota txapelketan

IMG 2572

Pasa den larunbatean pilota jaialdi ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zen Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Behar Zana pilota elkarteak ez zuen Santio txapelketa antolatzeari uko egin nahi izan eta segurtasun neurri zorrotzak ezarrita (ikusleei tenperatura hartu zitzaien, denak musukoa edo maskarila jarrita eduki zuten, aforoa murriztu zen distantziak mantentzeko...) aurtengoan ere nagusi mailako pilotari onenetakoak ikusi ahal izan dira gurean. 

Udalaren izenean, Behar Zana elkarteko antolatzaileen lana eskertu nahi dugu, momentu guztietan ezinbestekoa zen seriotasun eta arduraz jokatu dutelako txapelketa honetako jaialdi guztietan.

Behar Zana elkarteko pilotari gazteen partida ederra

Larunbateko ikuskizuna Behar Zana elkarteko gazteen arteko eskuz binakako partiduarekin hasi zen. Partida polita eskaini zuten, tanto ederrekin eta sarritan berdinduta joan ostean azkenean E. Aranburu-Jauregi bikotea gailendu zen Aburuza-Iraola bikotearen aurretik. Markagailua 20-22 geratu zen. Maila aparta erakutsi zuten gure herriko elkartean hazi eta hezi diren gazte hauek.

Final desorekatua baina kalitatez betea

2020ko Santio txapelketako final handian, Urbieta II.a eta Ormazabal aurretik joan ziren laugarren tantora iritsi arte. Laugarren tantoan berdinketa eskuratu, eta ordutik aurrera Elola eta Etxeberria izan ziren nagusi. Elolak sakez tanto ugari lortu zituen, eskuinarekin duen pilota-kolpe ikusgarria baliatuz. Bikote gorria ezinean aritu zen, batez ere Elolak pilotari ematen zion abiadurari aurre egiteko zailtasunekin. Partida 08-22ko markagailuarekin amaitu zen. Eskualdeko pilotariek ezin izan zuten txapela jantzi, baina pozik geratu dira egindako txapelketarekin.

Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak eta Arantxa Laskurain Behar Zana elkarteko lehendakariak banatu zituzten oroigarri eta txapelak.

Bejon deiela parte hartu duten pilotari guztiei.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.