Saharar errefuxiatu kanpamenduei laguntzeko "zuek ez bazatozte, gu joango gara" kanpaina

IMG-20200715-WA0000 web

Aurtengoan, Covid-19aren krisiaren ondorioz, ezin izan da Saharar errefuxiatu kanpamenduetako haurrak bertara ekartzen zituen "Oporrak bakean" proiektua gauzartu eta haur horiek Aljeriako desertuko kanpamenduetan igaro beharko dute uda. Beraz, zoritxarrez, ekimen honek haur hauei eskaintzen zizkien hobekuntzak (arreta medikua jasotzea, elikadura hobetzea, klima bero eta gogorretik aldentzea...) ez dira emango. Hori dela eta, Euskadiko Frente Polisarioak “zuek ez bazatozte, gu joango gara” proiektua aurkeztu du eta Tolosaldean ere garatuko da. 

Amasa-Villabonan: Uztailak 20 astelehena, 17:00-20:00 Erreboteko plazan.

Kanpaina honen bidez, Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko hainbat produktu bildu nahi dira, bizi dugun pandemia garai honetan, saharako kanpamenduetan beharrezkoak diren produktuak:

Amasa-Villabonako udalak bat egiten du ekimen honekin eta herritarrei dei egiten die astelehenean Erreboteko plazara gerturatu eta ekarpena egitera. Saharar errefuxiatu kanpamenduetan bizi den egoera tamalgarria da eta gure elkartasuna ezinbestekoa dute, izan solidarioa!

Tolosaldea Sahararekin elkartearen oharra:

Dakizuen bezala, uda parte honetan gure herriko plazak haur sahararrez beteak izaten dira, azken urteetan Tolosaldean 30 haurrek pasa izan ohi dute, batzuk harrera familietan eta beste batzuk espreski horretarako aterpetxe batean. Baina aurten denok dakizkigun arrazoiak tarteko haurrak ezin izan dira etorri. 

Haurrak Oporrak Bakean programaren bidez etortzen dira, programa honek saharar errefuxiatu kanpamentuetan jaio eta hazi diren 10 eta 12 urte bitarteko haurrei uda saharar errefuxiatu kanpamentuetatik urrun, gure herrietan igarotzeko aukera ematen dien programa da. Esan bezala batzuk harrera familietan egoten direlarik eta beste batzuk espreski horretarako prestatuko aterpetxe batean.

Programak berak, udan errefuxiatu kanpamentuetan egiten dituen 55 graduetatik gorako tenperaturetatik babesteko aukera ematen die, baina gainera gauzatzen ditugun otorduek jasan dezaketen anemia murrizteko edota desagerrarazteko aukera ematen die. Etorri ahala mediku errebisioak egiten zaizkie eta errez sendatu daitezkeen gaixotasun txikiak sendatzeko aukera eskaintzen zaie (normalean begiekin, belarriekin edo azalarekin zerikusia dituzten gaixotasunak izaten direlarik) eta txanda ezberdinetan etortzeko aukera izaten dutenez jarraipena ere egiten zaie izan ditzaketen gaitza horiei. Gainera uda bukaeran haurrek 28kg boltsa bat eramateko aukera izan ohi dute, eskolako materiala, botikak, arropa eta janari pixkat eramaten dutelarik. Programak berak, sahararrek bizi duten egoera ezagutzeko aukera ere eskaintzen digu eta haurrak enbaxadore txikien lanak burutuko dituzte, euren egunerokotasunaren berri izan dezagun. Programa euskal eta saharar biztanleen arteko elkartasun zubia da eta elkartasun hau normalean urte guztira zabaltzen den elkartasuna izan ohi da.

Aurten ezingo dira helburu horiek bere horretan bete, baina Euskadiko Fronte POLISARIOak “zuek ez bazatozte, gu joango gara” proiektua aurkeztu du eta gure elkartetik babesa eman nahi izan diogu proiektuari.

Proiektu honen harira, haurrei han bertan mediku errebisioak gauzatzeko aukera bilatu nahi dugu. Covid-19ak aukera eman ahal mediku talde bat errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatu eta ahalik eta errebixio eta jarraipen gehien egiteko aukera emanez.

Bestetik urrian euskaldun talde bat saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatuko du, errepidez, datozen aste eta hilabeteetan lortzen ditugun ibilgailuak eramatera. Ibilgailuak material anitzaz bete nahi ditugu. Batetik gorago aipatu den bezala, harrera familiok uda bukaeran antolatzen ditugun boltsak osatu nahi ditugu, saharar haur eta familiari bideratuko diren boltsak izango direlarik, baina bestetik eskualdean zehar gauzatuko den bilketa baten bidez ahalik eta boltsa gehien osatu nahi ditugu.

Bilketa datorren astean izango da, uztailak 20tik 24ra, arratsalde bakoitza herri ezberdin batean pasako dugularik.

Bi helburu ditu honek, batetik aurten plazak haur sahararrik gabe daudenez, saharar herriaren aldeko elkartasunez bete nahi ditugulako. Sahararrak errefuxiatu kanpamentuetan jarraitzen dutela adierazi nahi dugulako eta bizirauteko kanpo laguntza behar-beharrezkoa dutela adierazi nahi dugulako. Eta era berean material anitzak jaso nahi ditugularik.

 Behar dute! Merezi dute!

Ezin dute gure elkartasuna eta laguntzarik gabe gelditu!.
Bizirik behar ditugu!.

MENDEBALDEKO SAHARA BURUJABE ETA ASKE!