28Iraila2020

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

IRAILEKO KULTUR PROGRAMAZIOA

 

IRAILA2020 kultur-buletina-01-01

 

DESKARGATU

 


 

KULTURA SAILAREN ARGIBIDEAK

KULTUR DENBORALDI BERRIRAKO

Villabona kultura logoa

IKUSI DOKUMENTUA

Berpiztu logoa

 

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen

 

 HPONDAKINAK WEB

 

COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

 

 

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

 

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Remi Ayestaranen omenaldia ostiralean ospatuko da

IMG 8411 2

Remi Ayestaran udal honetako alkateorde zenaren senide eta lagunek ondorengo oharra bidali dute adieraziz ostiralean, uztailaren 31n, Remiri omenaldia eskainiko zaiola Errebote plazan, 20:00etan.

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu aurten ere Remi Ayestarani omenaldia egitekoak garela.

Urte zaila eta gogorra doa, baina guztion osasuna babesteko beharrezko segurtasun neurri denak hartuta, urteroko hitzorduari eustea erabaki dugu.

Izan ere, hamaika urte igaro diren arren, ez dugu ahaztu nahi 2009ko uztailaren 31an gertatu zena.

Egun hartan, Remi Ayestaran Amasa-Villabonako herri ordezkari bezala ari zen lanean, Ertzaintzaren probokazioetan erori gabe, festak bakean bukatu zitezen ahaleginean. Baina ez zioten utzi, bihotza leherrarazi zioten.

Oraindik inork ez du azalpenik eman ezta ardurarik beregain hartu ere.

Horregatik, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitu beharra daukagu. Bada garaia Remiri zor zaion aitortza egiteko!

Urtero bezala, uztailaren 31n omenaldi xume bat egingo diogu, 20:00etan, Errebote plazan. Orain artekoak bezala, herritik sortu eta herriak eskainitako ekitaldia izango da, musu-truk laguntzen diguten bertsolari, dantzari eta musikariei esker.

Maskara jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da eta ekitaldia jarriko diren aulkietan eserita jarraitu beharko da.

Bertan ikusiko garelakoan,

Remi Gogoan Ekimena.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.