Udalak komun publikoak ezarri ditu Villabonako kaleetan
- Post 2020 Azaroa 29

Amasa-Villabonako udalak, astean zehar hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez, Villabonako zenbait tokitan komun publikoak jartzea erabaki du. Zehazki, Etxeondoko parke ondoan, Olaederra kiroldegian, Malkar plazan, Erreboteko plazan eta Osasun etxearen ondoan jarri dira komun hauek.
Tabernen itxiera dela medio, herritarrek komunen falta somatu dute eta horregatik, udalak komun publiko hauek mantenduko ditu tabernak irekitzea baimentzen den artean. Komunak Komunonak enpresari alokatu zaizkio. Covid-19aren garai hauetan ezinbestekoak diren higiene bandintzak zaintzeko, udal garbiketa zerbitzuek egunero garbituko dituzte eta enpresak gutxienez astean bitan hustuko ditu.