20Urtarrila2021

005.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

kartelak A3 page-0001


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 HPONDAKINAK WEB


COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

  

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

Nola eragiten digute droga legalek? Prebentzio kanpaina herriko gaztetxoentzat

GazteTopaLaket

Abenduaren 19an GazteTopaLaket!! prebentzio programa antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. 10-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago programa eta honen bidez, alkohola, tabakoa eta kafeina bezalako droga legalen eraginen inguruan sentsibilizatu nahi dira partehartzaileak.


Larunbateko 16:00etatik 19:00etara izango da hitzordua, Villabonako Berdura plazan. Parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman behar, bertara gerturatzearekin nahikoa izango da.

GazteTopaLaket!! programak 3 orduko iraupena izango du eta 3 edo 4 espazio/dinamika gauzatuko dira:

1. ARTE ADIERAZPEN ASKEA: GRAFFITIA

Helburua: gazteen artean droga kontzeptua argitzea jokoaren / marrazkiaren bitartez

Metodologia: Ai Laket!!-eko kide batek espazio hau dinamizatuko du, parte hartzaileei materialak luzatuz eta hausnarketarako galderak botaz, droga kontzeptuaren inguruko hausnarketak bultzatzeko helburuarekin.

Hausnarketarako gaiak: zer dira drogak? Zeintzuk dira zure inguruan ikuste dituzunak? Nola marraztu (irudikatuko) zenituzke? Ze gauza on dituzte? Ze gauza txar dituzte? Guztientzako berdinak dira?

Parte hartzea: esku hartze osoan zehar mural bat prest egongo da hurbiltzen diren haur eta gazte guztiek euren adierazpenak egin ditzaten.


2. JINKANA: ALKOHOLA ETA GAITASUN MOTOREAK

Hirunaka partaideek zirkuitu bat egin beharko dute bidean dauden frogak burutuz.

Helburua: alkoholaren erabilerak egunero ekintzetan sortu ditzakeen zailtasun eta arriskuak antzematea.

Metodologia: partaide batek graduazio altuko betaurrekoak izango ditu, besteak graduazio ertainekoak eta besteak betaurreko gabe burutuko du zirkuitua; betaurreko hauek alkoholaren eraginpeko ikusmena imitatzen dute. Zirkuituan ondorengo frogak egongo dira:

• Bide segurtasuna: konoen bidez ibilbide bat markatuko da eta gurpildun motor batenean egin beharko dute.

• Etxeko atea ireki: giltza sarrailan sartu beharko dute.

• Autobuseko tiketa erosi: balio txikiko txanponak emango zaizkie eta itsulapikora autobus tiketaren balio sartu beharko dute.

• Lokarriak lotu: bi zapata jarriko dira eta lokarriak lotu beharko dituzte.

• Whatsapp-etik mezua bidali: mugikor batean whatsapp mezu bat idatzi beharko dute.

Parte hartzea: zirkuituak 10 minutu inguruko iraupena izango du eta aldiro 3 gaztek parte hartuko dute. Ai Laket!!eko bi kidek dinamizatuko dute espazioa.

 

3. BOTILA ERRETZAILEAREN ESPERIMENTUA:

Talde txikietan botila erretzailearen esperimentua burutuko da.

Helburua: tabakoak konkretuki eta keak orokorrean arnas aparatuan eragiten dituen ondorio kaltegarriak antzematea.

Metodologia: Botilaren ahoan kotoia jarriko da eta tapoian zigarroa. Urez beteta dagoen botilari zuloa egingo zaio eta uzten doan heinean botilak zigarroa erreko du. Bukaeran botila kez beteta egongo da eta kotoia breez blai. Esperimentua egin ostean ondorengo galderak botako dira hausnarketa bultzatzeko:

• Nola geratu da botilaren ura?

• Nola geratu da kotoia? Zer irudikatzen du kotoiak?

• Zein harremana dago esperimentua eta erretzaile baten artean?

• Zergatik erretzen du botilak?

Parte hartzea: 10-15 minuturo, Ai Laket!!eko kide batek esperimentua burutuko du 4-5 gaztetxoko taldeetan.

 

Jokoren batek gazteen interesa pizten ez badu, edota denbora soberan geratzen bada ondorengo joko hau jarriko da martxan.

TERMOMETROA:

Joko honetan entzundakoarekin ados dauden edo ez dauden pentsatu eta argudiatu beharko dute gazteek.

Helburua: drogen inguruko sinesmen faltsuak argitzea eta drogen inguruko bakarkako eta taldeko hausnarketa bultzatzea.

Metodologia: Lurrean bi marra marraztuko dira adostasun edo desadostasun irudikatzen dutenak. Galderak botako dira eta gazte bakoitzak marra batean edo bestean jarri beharko da. Gero bakoitza bere arrazoiak adierazi beharko ditu.

Besteak beste galdera hauek botako dira:

• ¿ Kafeina droga bat da?

• ¿ Tabakoa kalteak eragin ditzake bihotzean?

• ¿ Alkohola nagusien kontua da?

• ¿ Drogak munduko edozein lekutan badaude?

Hausnarketarako gaiak: gure inguruan diren ohiko drogen inguruko informazioa, eztabaida lasaia izatearen garrantzia bultzatzea

Parte hartzea: Dinamika honek talde handi baten parte hartzea ahalbidetzen du eta Ai Laket!!eko bi kiden termometroa dinamizatuko dute.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.