03Martxoa2021

010.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

prestazio zerbitzuen gida Euskaraz

 

Tolosaldea garatzen


HONDAKINEN BILKETA

Datuak kontsultatzeko klikatu hemen 

 HPONDAKINAK WEB


COVID-19: GOMENDIOEN GIDA

 GOMENDIOEN gida eusk page-0001

koronabirusa-babestu-web 

Recomendaciones residuos euWEB

  

Emakumeen kontrako indarekeria sufritzen ari bazara, edo susmo hori baduzu...

DEITU: 900 840 111

EMAKUMEEN INDARKERIA EZweb

bulegoa

Ordutegia: 

Ostirala: 09:00 - 14:00

Hitzordua aurrez eskatu behar da

COVID-19aren osasun larrialdia dela eta, kontsumitzaileen egoera eta arazo ohikoenen informazioa:

DESKARGATU

ALBISTEAK

GO!AZEN 7.0 kontzerturako sarrerak

goazen 2021

Go!azen 7.0 kontzertua Villabonako Gurea antzokian izango da otsailaren 28an. Bi emanaldi egingo dira: 12:30ean eta 16:30ean, eta sarrerak 15 eurotan salduko dira. Kontuan hartuta pandemia egoera honetan antzokiaren aforoa %50ean murriztuta dagoela eta data horietan inguru honetan emanaldi gutxi izango direla, jende askok sarrerak erosi nahi izatea espero dugu. Beraz, Interneten gainerako sarrerak bezala salgai jarriz gero, iruditzen zaigu Villabonako haur asko sarrerarik gabe geratuko liratekeela.

Horregatik, zenbait erabaki hartu ditugu:

-Zozketa bat egingo dugu Villabonan erroldatuta dauden LHko haurren artean. Zozketan saritutako haurrek bina sarrera erosi ahal izango dituzte.

-Emanaldietara haurrak bakarrik sartu daitezke, heldurik gabe, baina aretoan hezitzaileak izango dira, inolako arazorik izan ez dezaten.

Zozketaren prozedura
Zozketan parte hartzeko eskaera-formularioa online bakarrik egongo da. Otsailaren 8an, goizeko 10:00etan, formulario baterako esteka jarriko da www.villabona.eus webguneko toki ikusgarri batean. Formulario horretan, zozketan parte hartu nahi duen haurraren datuak jarriko dira (izena eta jaiotze data), eta, era berean, haurra apuntatu duen gurasoaren edo tutorearen datuak. 2009 eta 2014 urte artean (biak barne) jaio eta Villabonan erroldatuta dauden haurrek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Eskaera-formulario bakoitzean haur bakar baten datuak jarriko dira, eta haur bakoitzeko formulario bakarra onartuko da. Seme-alaba bat baino gehiagok zozketan parte hartzea nahi duten gurasoek formulario bat bete beharko dute haur bakoitzeko. Eskaera-formularioa otsailaren 9ko gaueko 12:00ak arte bete ahal izango da.

Otsailaren 10ean, zozketarako izena eman duen eta baldintzak betetzen dituen haur bakoitzari zenbaki bat bidaliko zaio, izena emateko erabili duen e-mailera, eta horixe izango da zozketarako zenbakia.

Zozketa otsailaren 11n egingo da. Bertan, 130 haur aukeratuko dira, eta bakoitzak bi sarrera erosteko aukera izango du. Zozketa egin eta gero, parte hartu duten guztiei zenbaki saridunak jakinaraziko zaizkie formularioan jarri duten e-mailean, eta era berean tokiko prentsari bidaliko zaio eta www.villabona.eus webgunean eta Kultura Sailaren sare sozialetan argitaratuko dira. Saritutakoek bi sarrera erosteko bale bat jasoko dute e-mailez; sarrerak numeratuak izango dira: ze emanalditarako egokitu zaion, ze lerrotan eta ze eserlekutan. Bale bereko bi eserlekuak ondoan egongo dira, beharrezkoak diren distantziak errespetatuta. Gero, bale horrekin, leihatilara joan beharko dute, sarrerak erostera. Erosketa otsailaren 13tik 22ra bitartean egin daiteke, Gurea antzokiko leihatila irekita dagoen ordutegian (pelikula bakoitza baino 30 minutu lehenago eta ikuskizun bakoitza baino ordubete lehenago). Sarrerak numeratuak daude jada, eta balea daukatenek bakarrik erosi ahal izango dituzte; beraz, alferrik da pilaketak egitea erosketa egiteko.

Go!azen 7.0 kontzertuaren bi emanaldiak hemen aipatutako data eta ordutegietan egiten badira, inork ez du eskubiderik izango sarreren dirua itzultzea eskatzeko.

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.