Euskaran ados! mahai irekiaren bilera martxoaren 1ean
- Post 2021 Otsaila 23

Amasa-Villabonan euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen Euskaran Ados! lan mahai parte hartzaile eta irekiak bilkura berri bat izango du martxoaren 1ean. Bilgune hau Covid-19aren eraginez 2020ko urritik bildu gabe egon da eta garaia zen berriro ere bilkuren dinamika suspertzeko.
Deialdia: martxoaren 1ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etan udaleko batzar aretoan. Telematikoki ere parte hartu ahal izango da, helbide honetan: https://meet.jit.si/villabonakoudala (sartzeko pasahitza: villabona2020).
Gai zerrenda:
- Aurreko bileran jasotako aktaren onarpena.
- 2021ean euskara arloan onartutako udal aurrekontuaren berri ematea.
- Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): azken hilabeteetan burutu diren bileren errepasoa eta aurrera begirako erronkak.
- Amasa-Villabonako udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) partaide izateko hartuko duen erabakia.
- Tolosaldeko Euskararen Mahaia: Batzar Orokorrak emandakoaren berri ematea.
- Norberak lekarkeena.
Udaleko Euskara sailak, parte hartzeko deia luzatu nahi die Amasa-Villabonako euskaltzale guztiei. Anima zaitezte!