25Urtarrila2020

006.jpg
Zu hemen zaude: Iragarki-taula Bestelakoak Villabonako Udaleko ordezkarien soldata

Villabonako Udaleko ordezkarien soldata

VILLABONAKO UDALAK 2012ko abenduaren 19an egindako ez-ohiko bilkuran ondorengo mozioa onartu zen:

"Guztiok dakigu gaur egun gizartean, krisiagatik eta dirua gaizki erabili denaren usteagatik, dagoen ezinegona. Gainera, askok entzungo genuen instituzioetan gabiltzanok ez garela bileratara joaten, eta sekulako dirutzak kobratzen ditugula. Horregatik, gure udaletxeak gardentasuna erakutsi behar duela uste dugu, ber- tan egiten ditugun bileren informazioa eta zinegotziok, eta Alkate zein Alkateordeak, kobratzen duguna publikatuz. Badakizu informazio hau publikoa dela, baino egia da oso jende gutxi dela udaletxera, edo egin diren bileretara, gerturatu dena. Beraz, informazio hau eskuragarri jartzeak gardentasunaren aldeko, eta espekulazioaren aurkako, pauso bat ematea izango litzateke"

Gardentasun irizpide hori aintzakotzat hartuta, Udal Webgunean herritarrontzat eskuragarri dago 2012ko abenduaren 14 arte egungo udal ordezkariei egindako ordainketak. Kontsultatu dokumentua hemen.

OHARRA: Amavi Udal Aldizkariaren hurrengo alean ere argitaratuko da informazio hori, onartutako mozio horretan adierazi moduan.

Zu hemen zaude: Iragarki-taula Bestelakoak Villabonako Udaleko ordezkarien soldata
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu