21Uztaila2017

005.jpg
Zu hemen zaude: Sailak eta zerbitzuak Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak

HARREMANETARAKO

  • Helbidea: Erreboteko plaza z/g. 20150 Villabona.
  • Tlf: 943 692 100
  • E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Ordutegia: 8:00 – 14:00
  • Hitzorduen ordutegia: 9 – 13:00 (astelehena - asteartea eta asteazkena)
  • Langile Teknikoak: 2 Gizarte Langile
    • Mentxu Julian Luluaga - Luzapena 321
    • Itziar Garcia Lourido - Luzapena 320
  • Administrari langilea: Administraria 1
    • Javier Tolosa Orive - Luzapena 323
  • Subkontratatutako zerbitzuak:

     * 2 Kale Hezitzaile
     * Etxez etxeko laguntza zerbitzuko auxiliarrak
     * Familia esku hartzeko lantaldea.

ZERBITZUAK

Zehaztutako helburuak lortzeko, Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak honako programa hauek ditu:

Informazioa:
Kasuan kasu zehaztutako baldintzak betez gero, erabiltzaileek gizarte-babeseko sareak oro har eta gizarte-zerbitzuetako sistemak bereziki eskaintzen dituzten zerbitzuetarako eta prestazioetarako sarbidea izan dezaten beharrezkoa den informazioa eskaintzen dugu.

Balorazioa:
Kasu bakoitza baloratzen dugu, bakoitzaren beharrak ebaluatu ondoren.

Orientazioa:
Behin erabiltzailearen beharrak aztertu ondoren, zerbitzu edo prestazio egokienetarantz bideratzen dugu, banakako plan bat prestatuz, jarraipena eskatzen duen esku-hartze motaren bat behar duenean, eta beti ere erabiltzailea horretarako prest dagoenean.

Deskribatutako funtzioak aurrera eramateko, funtsezkoa da beste sistemekin koordinatzea (Hezkuntza, Justizia, etxebizitza, Osakidetza...), sare-lana funtsezkoa baita jarduera komunitarioa garatzeko.

Eginkizunak
• Gizarte Zerbitzuen sistemara iristeko bidea da.
• Sailak gizarte-egoera aztertzen du, eta, egoera horren arabera, erantzunak garatzen ditu, udalerrian dauden beharrak kontuan izanik zerbitzuak    zabalduz, murriztuz edota sortuz.
• Dauden gizarte-eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu.
• Gizarte-arriskuko egoerak saihestea xede duten jarduerak sustatzen ditu.
• Gizarte-arriskuko egoerei aurrea hartzeko lan egiten du.
• Beren gizarte-ingurunearekin haustura-egoeran dauden hiritarrei laguntzen die.
• Kasu bakoitzera egokitutako prestazio ekonomikoak eta gizarte-baliabideak izapidetzen ditu.
• Erabiltzailearen etxean bertan edota gizarte-ingurunean zerbitzuak eta programak abiarazten ditu

Zu hemen zaude: Sailak eta zerbitzuak Gizarte Zerbitzuak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu