20Iraila2017

011.jpg
20154154233P1010398

Villabonako udal armarria, jatorrian

Villabonako udal artxiboan berri interesgarri asko dago. Gaur aurkezten duguna, baina, bereziki erakargarria da. Gainera, ez dira Gipuzkoan asko horrelako espedienterik duten herriak; Villabona-Amasako armarriaren ziurtagiriari buruz ari gara. Ziurtagiri hau ez da edonolakoa, 1671 urtean egindakoa baita. Bertan idatziz jaso ziren bere ezaugarriak (bai armarria, eta baita Gipuzkoa eta Villabonaren hainbat berezitasun ere) eta eskuz marraztu zer armarri koloreduna.Hau guztia pergaminoan dago egina eta marrazkia babesteko oihal bat josi zioten. Juan Mendoza, Carlos II erregearen kronista zenak egin zuen lan guztia.

Gehiago irakurri...

201410669581

Kaligrafiaren garrantzia XIX. mendean

Lan eskaera bat da orriak ageri duena, baina ez edonolakoa. Gaur egun ikustera ohituak gauden ordenagailuko letra berdinez egindako curriculumen oso desberdinak dira. Hauek XIX. mende erdialdean idatzitakoak dira. Idazteko makina edo bestelako tresnak eskasak ziren garai hartan kaligrafia jakitea beharrezkoa zen hainbat lan egin ahal izateko eta gehienetan beren ezagutzak erakusteko eskaera gutunaz baliatzen ziren.

Gehiago irakurri...

2014552561villabona zubimuru igotzeko

Zubimusuren bilakaera mendeetan barrena

Villabona eta Zizurkil batzen dituen Zubimusu izeneko zubiak baditu 3 begi. Gaur egun bi bakarrik dira arku erdikoak, baina garai batean hiruak ziren horrelakoak. Harrizkoa, antzinakoa, oso garrantzitsua bi herrientzat, baita ingurukoentzat,... Tira, ongi xamar ezagutzen ditugu zubi horren ezaugarri eta berezitasunak. Bestalde, erantsi dezakegu askotxo izan direla jasan dituen kalte eta berrikuntzak.

Gehiago irakurri...

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu