14Azaroa2019

001.jpg

Villabonako udal armarria, jatorrian

20154154233P1010398
Villabonako udal artxiboan berri interesgarri asko dago. Gaur aurkezten duguna, baina, bereziki erakargarria da. Gainera, ez dira Gipuzkoan asko horrelako espedienterik duten herriak; Villabona-Amasako armarriaren ziurtagiriari buruz ari gara. Ziurtagiri hau ez da edonolakoa, 1671 urtean egindakoa baita. Bertan idatziz jaso ziren bere ezaugarriak (bai armarria, eta baita Gipuzkoa eta Villabonaren hainbat berezitasun ere) eta eskuz marraztu zer armarri koloreduna.Hau guztia pergaminoan dago egina eta marrazkia babesteko oihal bat josi zioten. Juan Mendoza, Carlos II erregearen kronista zenak egin zuen lan guztia.

Marrazkian ageri da ohiko armarria, hau da, zuhaitz bat zelaian eta inguruan bost lore (lis loreak), honen guztiaren atzean lumaz beteriko kasko bat dago (gudarako erabiltzen ziren Erdi Aroko kasko haundi horietakoa) eta hau lauki batean sartua. Lauki hori inguratuz gudarako erabiltzen diren tresna ugari marrazti zituen: jantziak, ezkutuak, armak, kainoiak, danborrak,...). 

Armarriaren esanahiari buruz, deskribapenean diotenez: "...bere antzinatasuna adierazten du, lege araldikoen aburuz antzinatasunaren eta iraupenaren sinbolo den zuhaitza  jarriz; lis loreek frantsesen garaipenak ekarritako atxiloketa eta operazio ausartekiko interesa adierazten dute eta atzealdeko larre urreztatuak leialtasuna, noblezia, fintasuna, boterea eta konstantzia".

Testuan ugariak eta kuriosoak dira Gipuzkoa eta euskararen historiaren inguruan egindako deskribapenak. Baina amaitzeko datu berezi bat:  Zertarako egiten ziren ziurtagiri hauek? "...Gipuzkoako probintziako Villabona herriak erabil ditzakeen armen konstantzia agerian gera dadin, euren zigilu, eraztun, tapiz, margo, etxe, kapera eta nahi adina toki deigarritan erabiltzeko".

Ikusi testua bere jatorrian

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu