28Mayo2023

007.jpg

Bote luzea

bote luzea

Euskal Herriko pilota-joko modalitaterik zaharrena da. Mendian, Pilotasoroetan, eta herrietako Plazetan jokatzen zen.

 

Ezaugarriak:

  • Jokalekuak 55-60 metro luze eta 12-15 m zabalekoak dira, normalean.
  • Sakea, jokalekuaren alde batean dagoen botarrian botea emanez egiten da.
  • Zelaia zatitzen duen marra botaharritik 35 metrora ipintzen da.
  • Pilotaleku ireki eta paretatik gabekoan aurrez-aurre jarritako bi taldek jokatzen dute, pilota esku hutsik alde batetik bestera jaurtikiz.
  • Gehienbat airez jokatzen da, nahiz eta pilotak bote bat ematea onartzen den.
  • Pilotak gozoak dira, 110 gramoko pisukoak.
  • Taldeak lau edo bost pilotarik osatzen dituzte, normalean.
  • Joko zuzen guztietan bezala, kintzeta eta jokoka kontatzen da.
  • Kintzeaz gainera, xixak edo arraiak gertatzen dira, pilotari batek pilota gelditzean edo alboetatik ateratzen duenean.
  • Arraiak taldearen laku aldaketa dakar, eta eremuen zatitze-marra pilota ateratako edo gelditutako lekuaren parean jartzen da.

 

Bote Luzea gaur:

  • Bote Luzeak oraindik ere bizirik dirau Europan.
  • Euskal Herrian jokatzen zena eta gaur egun beste herrialdeetan oraindik ere jokatzen dena oso antzekoa da, ñabardura batzuk kenduta.
  • Gaur egun ez dago Euskal Herrian txapelketa ofizialik.

 

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.