28Mayo2023

001.jpg

Laxoa

Bote Luzearen ondorengoa da eta haren antza handia du, nahi eta plaza handiagotan eta larruzko eskularruz jokatzen den esku hutsaren ordez.

Euskal Herri osoan jokamolde nahusia izan zen XVIII. Eta XIX. Mendeetan. Bai Iparraldean, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian herri gehienetan zegoen Laxoa plaza.

 

Ezaugarriak:

  • Jokalekuak 66 m luze eta 16 m zabalekoak dira orokorrean. Dena dela, tokian tokiko aukeretara egokitzen dira (zelaiak, herriko plazak, kale-tarteak...).
  • Botaharria ta Botiloa alde batean ipintzen da eta eremuen arteko marra erdialdean.
  • Sakea eskularru luzez egiten da.
  • Kintzeka eta jokoka kontatzen da.
  • Arauak Bote Luzearen antzekoak dira eta jokaleku osoan egin daitezke arraiak, taldeen eremuan trukatzeko.
  • Pilotek 115 eta 125 gramoko pisua dute.
  • Taldeak lau pilotariz osaturik daude, bi eskularru motzarekin eta beste biak luzearekin.
  • Txirristaren teknika erabiltzen da eta ez da atxikirik onartzen.

 

Laxoa gaur:

  • Gaur egun Baztanen eta Malerrekan jokatzen da: Donezteben, Iruritan, Arraiozen, Oizen...tarketa Hondarribian ere.
  • Urtero txapelketa bat egiten dute: Baztan-Erreka.
  • Guztira 100 bat pilotari inguru aritzen dira joko zuzen horretan.
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.