28Mayo2023

002.jpg

Pasaka

pasaka

Modalitate hau normalean trinketean jokatzen da. Baina batzuetan ezker-paretadun frontoietan ere.Trinketeko jokorik zaharrenetakoa da. Garai batean arkupetan ere jokatzen zen. Sona handikoak ziren, Oiartzun, Lesaka, Arantza, edo Elizondokoak, besteak beste.

 

Ezaugarriak:

  • Kantxa sare batez erdibitua egonik, pilota alde batetik bestera bidaltzen da sarearen gainetik, eskularruz.
  • Normalean binaka aritzen dira
  • Sarea kantxaren erdian ipintzen da, 1,20 metroko altueran,
  • Joko zuzen guztietan bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da.
  • Pasakan ez dago arraiarik
  • Pilotak ez dauka kaut xurik. Handia da: 9 zentimetroko diametroa eta 250 gramoko pisua du.
  • Tresna larruzko laxo motz bat da, 30-35 zm arteko luzerakoa.
  • Pilota ez da zuzenean jotzen, txirrist baten bitartez baizik. Laxoak eta Erremonteak ere teknika hori erabiltzen dute.

 

Pasaka gaur:

  • Iparraldean eta Baztanen jokatzen da.
  • Iparraldean geroz eta gehiago jokatzen den modalitatea da.
  • Baztanen eta Malerrekan ezker-paretadun frontoietan aritzen dira, hiru hiruren aurka.
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.