25Otsaila2024

011.jpg

Nabarmenak

Nabarmenak

 

bannerra GIDARENA

 

            BaliabideenGida-English     BaliabideenGida-Française

 

ALBISTEAK

20240222 Basoa

Aranerreka eta Alustiza arteko udal jabetzako 14 hektareatan pinu landaketa moztu eta harizti naturala sortuko da

Amasamendiko herri onurako mendien kudeaketa planaren garapenaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Amasa-Villabonako Udalak elkarlanean beste esku-hartze garrantzitsu bat jarri dute martxan.
Kasu honetan Aranerreka eta Alustiza baserriaren arteko mendi-magalean aurkitzen den Insignis pinu (Pinus radiata) landaketa bat matarrasa sistemaren bidez moztu eta egurra aterako da. Mozketa egiteko garaian, dagoeneko bertan hazi diren haritzak (Quercus robur) errespetatuko dira eta mozketatik bi urtera, errefortzu gisa zuhaitz landaketa berri bat egitea aurreikusten da. Amasamendiko kudeaketa planak eremu horretan hektarea bakoitzeko 800-1000 haritz berri landatuko direla jasotzen du.

Gehiago irakurri...

20240221 UEMA

UEMArentzat "aukera galdua da" sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Eusko Jaurlaritzak osatutako dekretua

Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen dekretua onartuko du laster Eusko Jaurlaritzak. Horren harira, UEMAko lehendakari den Martin Aramandik dekretu berri honen inguruan duen iritzia argitaratu du, eta Amasa-Villabonako Udalak ere bat egiten du Aramandiren hitzekin.

Gehiago irakurri...

20240221 Hitzaldia

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia, otsailaren 27an

Udalak eta UEMAk antolatutako hitzaldian euskarak bizi duen egoera kezkagarriaren inguruko hausnarketa egingo du Iñaki Iurrebaso soziolinguista legazpiarrak. Solasaldia otsailaren 27an izango da, Subijana etxean, arratsaldeko 19:00ean.

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete udalerri euskaldunek euskararen indarberritze-prozesuan?

Gehiago irakurri...

20240210 ElkartasunAzoka2

Elkartasun azokak 365 gosari bildu nahi ditu larunbatean

Elkartasun azoka ez da azoka konbentzional bat izango; truke-azoka bat baizik. Gosaritarako elikagaiak ekartzen dituzten herritarrek Elkartasun Sareak biltegian duen materiala (panpinak, liburuak, arropa, mahai jolasak…) eramateko aukera izango dute. Elkartasun Sareak, Irrika Aisialdi Taldeak eta Amasa-Villabonako Udalak elkarlanean antolatutako ekimen hau otsailaren 24an izango da, larunbatean, Villabonako Berdura plazan.

Gehiago irakurri...

aiztondo-klasikoa

Aiztondo Klasikaren antolatzaile batzordearekin lankidetza hitzarmena onartu du Udalbatzak

Martxoaren 10ean izango da Aiztondo Klasika – Patxi Alkorta Memoriala lasterketa entzutetsua. Aurtengo edizioa Zizurkildik abiatu eta Asteasun amaituko da.

Jakina da txirrindularitza jarraitzaile ugari dituen kirola dela Amasa-Villabonan eta Aiztondo bailaran oro har. Beraz, kirol hori babestu eta sustatzeko helburuarekin, urtarrilaren 31n izandako Ohiko Osoko Bilkuran, Udalbatzak aho batez onartu zuen Udalak Aiztondo Klasika Batzordearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea.

Gehiago irakurri...

20240207 AlkateenMugimendua

Osasun Sailaren bide-orria nahikoa ez dela salatu du Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak

Legealdi berriarekin batera martxan da berriro Tolosaldeko Alkateen Mugimendua. Beatriz Unzuek, Amasa-Villabonako alkateak, eta Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua barnebiltzen dituen alkate guztiek osatzen dute mugimendu hau, Larraulgoak izan ezik. Beraz, 31 udalerritatik 30 dira Tolosaldeko Alkateen Mugimenduko kide.

Gehiago irakurri...

Azpikategoria

logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.