
- 2023 Urria 04
Atariaren X. urteurrena elkarrekin ospatzeko deia
'Ataria'-k hamar urte beteko ditu otiralean, urriaren 6an, eta komunitatea osatzen duten guztiekin ospatu nahi du Tolosako Zerkausian.

- 2023 Urria 04
Hiru enpresei esleitu zaie udal eraikinak garbitzeko kontratua
Udalak, urtean, 303.615 euro bideratuko ditu garbiketa kontratu berri horretara, eta lau lotetan banatu ditu instalazio publikoak.

- 2023 Iraila 30
Belabietako batailaren panel informatiboak jarri ditu Udalak
Amasa-Villabonako Udalak, Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean, III. Gerrate Karlistaren baitan izan zen Belabietako bataila aztertu du azken hiru urteotan. Tolosa, Andoain eta Berastegiko udalak ere bidelagun izan ditu ikerketaren ibilbidean zehar.

- 2023 Iraila 27
Tren zerbitzua etengo du Renfek asteburuan
Trenbidean hobekuntza lanak egiteko, tren zerbitzua etengo du Renfek asteburuan (irailaren 30ean eta urriaren 1ean). Honek Tolosa eta Andoain arteko geltokietan eragingo duenez, tren konpainiak autobus zerbitzua eskainiko du geltoki hauen arteko joan-etorriak bermatzeko.

- 2023 Iraila 25
Bertso derbirako gonbidapenak eskuragai daude oraindik
Bertsolari txuriurdin eta zurigorrien arteko saio klasikoa larunbatean, irailaren 30ean, izango da, eguerdiko 12:30ean, Gurea antzokian. Gonbidapenak oraindik eskuragarri daude webgunean.

- 2023 Iraila 25
Ordezkari aldaketa Udalbiltzan
Kontseilu Nagusia izan zuten pasa den ostiralean Udalbiltzako kideek Usurbilen. Bertan izendatu zituzten Haritz Alberdi lehendakari berria eta Batzorde Eragile berria. Jakinarazi zuten, halaber, gogoeta-fase batean sartuko direla, eta aldaketak datozela. Udalbiltzako kideak pasa den irailaren 22an Usurbilen bildu ziren ezohiko Kontseilu Nagusi baterako. Haien ibilbideari buruzko gogoeta bat egin ondoren, ordezkari aldaketen berri eman dute: Jabi Asurmendi Sainz lehendakari ohiak lekukoa eman dio Haritz Alberdi Arrillagari.