
- 2022 Martxoa 21
Jai batzordearen bilera izango da ostegunean
Villabonako jai batzordeak bilera deitu du 2022ko Santio jaien prestaketa lanekin jarraitzeko. Ostegunean, martxoaren 24an, izango da deialdia, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan.

- 2022 Martxoa 18
Tolosaldeko mendi ibilbide homologatuen gida argitaratu du ‘Tolosaldea Turismoa’-k
Iraupen eta zailtasun anitzeko 31 ibilbide jaso dira mapan, eta Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango da, doan.

- 2022 Martxoa 17
Loatzo Musika eskolak Udaberri musikala antolatu du
Udaberri musikala egitasmoaren baitan, hainbat kontzertu antolatu ditu Loatzo Musika eskolak bailarako herrietan.

- 2022 Martxoa 16
Olaederra Kiroldegiko jardueratan izena emateko epea zabalik
Hiruhileko berrirako hainbat jarduera antolatu dituzte Olaederra Kiroldegian, eta dagoeneko izena eman daiteke, kiroldegian bertan, edo 943 69 43 22 telefono zenbakira deituta.

- 2022 Martxoa 15
Oporrak Bakean programa martxan da, bi urteren ondoren
Oporrak Bakean, Saharako haurrei oporrak Euskal Herrian pasatzeko aukera ematen dien programa, berriro jarriko da martxan aurten. «Bi urteren ondoren, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan jaio eta hazitako haurrez bete nahi ditugu Tolosaldeko plazak», adierazi dute antolatzaileek, eta ahalik eta haur gehienek udara gure artean pasa dezaten, harrera familia bila dabiltza.

- 2022 Martxoa 14
Martxoaren 27ra arte erantzun daiteke herriko merkataritza suspertzeko planaren inguruko inkesta
Azken urteotan tokiko merkataritza sektorea etengabeko aldaketak jasotzen ari da. Gainera, COVID-19aren pandemiak joera hori areagotu egin du, eta eragin zuzena izan du bai komertzializazio moduetan eta baita kontsumo ohituretan ere.