
- 2022 Ekaina 01
Euskara sustatzeko dirulaguntzak onartu dira
Udaleko Euskara sailetik eskualdeko euskarazko hedabideei eta euskararen normalizazioan ekarpen azpimarragarria egiten duten hainbat elkarteri bideratutako dirulaguntzak onartu ditu Tokiko Gobernu Batzordeak. Dirulaguntza hauek aho batez onartu dira, alderdi politiko guztien adostasunarekin. Guztira 65.625 euroko dirulaguntzak bideratuko dira.

- 2022 Maiatza 30
Aiztondo eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze Eguna ospatu da Asteasun
Aiztondo bailarako udalerrien eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetze eguna ospatu zen pasa den larunbatean Asteasun. Aurtengoan senidetze berezi eta emankor honen 29.urtemuga ospatu da, Larunbat eguerdian Asteasuko udaletxean harrera instituzionala egin zitzaien El Salvadorretik etorritakoei eta ondoren Sarasola sagardotegian bazkaldu zuten.

- 2022 Maiatza 27
Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa
Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek gaurtik ekainaren 8ra izango dute aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

- 2022 Maiatza 25
Herriko ikasleak Eskola Agenda 2030eko txostena aurkeztu dute Udaletxean
Gaur goizean, eta Eskola Agenda 2030 programaren harira, herriko ikastetxeetako hainbat ikasle Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordearekin bildu dira basoak zaintzeko hartutako konpromisoak azaltzeko. Era berean, ingurumenaren zaintzarako proposamen desberdinak aurkezteko ere baliatu dute bisita.

- 2022 Maiatza 25
Bizilabeko gazteek zientzia-proiektuak aurkeztu dituzte
Bizilabe aisialdi-eskaintzan ikasturtean zehar egindako zientzia- eta teknologia-lanak aurkeztu dizkiete gazteek guraso eta lagunei. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo alkateak ez ezik, bertan izan ziren Elhuyarreko eta Tolosaldea Garatzeneko arduradunak.

- 2022 Maiatza 19
LH 5 eta LH 6-ko gaztetxoentzat ere udalekuak antolatu ditu Udalak, aurten aurrenekoz
LH5 eta LH6 arteko gaztetxoentzat udalekuak antolatu ditu udaleko Gazteria sailak. Adin tarte horretako herritarrentzat antolatzen diren lehenengo udalekuak izango dira aurtengoak. Uztailaren 4tik 22ra, eta astelehenetik ostiralera, 09:30ean egingo dute hitzordua, Villabonako Gaztelekuan eta, egurdiko 13:00ak arte ekintza desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek.