
- 2022 Ekaina 03
Atzerritartasun tramiteei buruzko informazio saioa, ostegunean, Subijana etxean
Atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailarekin elkarlanean. Saio praktiko hau ekainaren 9an izango da, osteguna, Villabonako Subijana etxean, arratsaldeko 18:00etan.

- 2022 Ekaina 02
Udaleku musikalak antolatu ditu Eresargi Txiki abesbatzak
Amasa-Villabonako Eresargi Txiki abesbatzak Udaleku musikalak antolatuko ditu Klara Mendizabal, Idoia Urdangarin eta Maialen Velazquez irakasleen eskutik. Udaleku hauek 5-13 urte bitarteko gaztetxoei daude zuzenduta, eta uztailaren 4tik 15era izango dira, goizeko 09:30etatik 12:00etara, Villabonako Kultur Etxean.
Izen ematea ekainaren 27tik 30era, Azkar oinetako konponketa dendan edo 658 720 664 telefonoan. Matrikularen prezioa 14 eurokoa da.

- 2022 Ekaina 01
Euskara sustatzeko dirulaguntzak onartu dira
Udaleko Euskara sailetik eskualdeko euskarazko hedabideei eta euskararen normalizazioan ekarpen azpimarragarria egiten duten hainbat elkarteri bideratutako dirulaguntzak onartu ditu Tokiko Gobernu Batzordeak. Dirulaguntza hauek aho batez onartu dira, alderdi politiko guztien adostasunarekin. Guztira 65.625 euroko dirulaguntzak bideratuko dira.

- 2022 Maiatza 30
Aiztondo eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze Eguna ospatu da Asteasun
Aiztondo bailarako udalerrien eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetze eguna ospatu zen pasa den larunbatean Asteasun. Aurtengoan senidetze berezi eta emankor honen 29.urtemuga ospatu da, Larunbat eguerdian Asteasuko udaletxean harrera instituzionala egin zitzaien El Salvadorretik etorritakoei eta ondoren Sarasola sagardotegian bazkaldu zuten.

- 2022 Maiatza 27
Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa
Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek gaurtik ekainaren 8ra izango dute aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

- 2022 Maiatza 25
Herriko ikasleak Eskola Agenda 2030eko txostena aurkeztu dute Udaletxean
Gaur goizean, eta Eskola Agenda 2030 programaren harira, herriko ikastetxeetako hainbat ikasle Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordearekin bildu dira basoak zaintzeko hartutako konpromisoak azaltzeko. Era berean, ingurumenaren zaintzarako proposamen desberdinak aurkezteko ere baliatu dute bisita.