
- 2023 Ekaina 09
Olaederra kiroldegiak udako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du
Olaederra kiroldegiak Udako kanpaina abiarazi du, eta dagoeneko ireki da ikastaroetan izena emateko aukera.

- 2023 Ekaina 09
Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hitzaldia
‘Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan’ izenburupean hitzaldi antolatu dute Udaleko Euskara sailak, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlanean. Ekainaren 14an, izango da, Villabonako Subijana etxean, 19:00etan.

- 2023 Ekaina 06
Euskara ikasleek uztailaren 7ra arte eskatu dezakete Udalaren dirulaguntza
Amasa-Villabonako Udalak herritarrak lagundu nahi ditu euskalduntze prozesuan, eta hauek euskara ikastaroetan parte hartzera bultzatzeko, diruz lagunduko ditu 2022-2023 ikasturtean euskaltegi edo barnetegiren batean ikastaroak egin dituzten herritarrak. Ez du axola herrian bertan eskainitako ikastaroren batean edo herritik kanpoko euskaltegiren batean ikasten aritu diren, Amasa-Villabonan erroldatuta egotea da baldintza bakarra.

- 2023 Maiatza 29
Udaleku irekietan izena emateko epea: maiatzaren 29tik ekainaren 9ra
Udaleku irekiak antolatu ditu HH2 eta LH4 urte arteko haurrentzat Udaleko Gazteria sailak. Aurten uztailaren 3tik 21era izango dira.

- 2023 Maiatza 24
Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 30ean izango da
Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia asteazkenean, hilaren 30ean izango da, 18:30etan, Villabonako Gurea Antzokian. Bertan, ekainaren 17 eta 18ko Bizipoza festan parte hartuko duten elkarteen aurkezpenak egiteaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izango dira.

- 2023 Maiatza 23
Udaleku irekietarako begirale bila
Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak uztailaren 3tik 21era, HH2 eta LH6 urte bitarteko umeentzat. Bertan begirale moduan jardun nahi dutenek maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean aurkeztu beharko dute hautagaitza.