
- 2022 Iraila 30
Euskaraldia antolatzeko bilera irekia asteazkenean
Amasa-Villabonan Euskaraldiaren edizio berria antollatzen laguntzeko bilera irekia izango da datorren urriaren 5ean asteazkena, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan (liburutegiaren gainean). Jakina denez Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da eta gizartearen gune guztietara zabaltzen da.

- 2022 Iraila 30
Tolosaldeko 4.000 etxebizitza baina gehiagotan pairatzen dute nolabait pobrezia energetikoa
Tolosaldea Garatzenen pobrezia energetikoari buruzko diagnosiaren arabera, eskualdeko 987 etxebizitzak pobrezia larria bizi dute, eta 3.160k erlatiboa. Pobrezia Energetikoaren aurkako Formakuntza Programa abiatu da, gizarte zerbitzuetako langileak eta eragileak gaian ahalduntzeko helburuarekin.

- 2022 Iraila 29
Trafiko aldaketak, larunbateko BTT martxaren ondorioz
Larunbatean, urriaren 1ean, Irrintzi elkarteak antolatutako txirrindularitza proba izango dugu herrian. Ohi bezala, BTT martxa hau Villabonako Erreboteko plazatik abiatuko da eta Amasamendi aldera joko du, ondoren, berriro ere Erreboteko plazan amaitzeko.
Froga honek irauten duen bitartean, aldaketan egongo dira ohiko trafikoan. Beraz, 08:30etatik 09:30etara, eta 10:45etatik 14:00etara, ibilgailuek GALARAZITA izango dute kale Nagusira sartzea
Barkatu eragozpenak, eta mila esker zuen laguntzagatik.

- 2022 Iraila 23
Atzerriko ikasketen homologazioaz jardungo dira Guretzako egitasmoan
Ostegunean, hilaren 29an, atzerriko ikasketak homologatzeko saio informatiboa eskainiko dute Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Guretzako egitasmoaren baitan. Ikasketak edota beste herrialde bateko titulu akademikoak dituztenei zuzendutako saio honetan ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko prozesuari, eta baldintzei buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiko da (bigarren hezkuntza, batxilergoa, teknikoa edo unibertsitatekoak).

- 2022 Iraila 23
Euskaran ados! mahai irekiaren bilera irailaren 26an
Amasa-Villabonan euskara sustatzeko eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko eratutako Euskaran ados! mahai ireki eta parte hartzaileak ikasturte berriko lehen bilkura egingo du datorren irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan Villabonako udaletxeko Batzar aretoan.

- 2022 Iraila 21
Amasa-Villabonako fruta dendek `Nire frutak zuretzat´ kanpainan parte hartuko dute
Amasa-Villabona, Ibarra eta Tolosako fruta dendek ´Nire frutak zuretzat´ kanpainaren aurkezpena egin zuten atzo, Tolosan. Bertan izan ziren, kanpainan parte hartu duten fruta dendetako ordezkariak eta baita, Maite Arregi Amasa-Villabonako Euskara teknikaria, Galtzaundi Euskara Taldeko, UEMAko, Ibarrako Udaleko, Ibarrako Merkatarien Elkarteko, Tolosako Udaleko, Tolosa&Co-ko, eta Oria Merkatari Elkarteko ordezkariak ere. Amaia Doyague Galtzaundi Euskara Taldeko kideak eta Garikoitz Goikoetxea UEMAko kideak hartu dute hitza aurkezpenean.