
- 2023 Apirila 17
Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten elkarteek maiatzaren 2ra daukate udal dirulaguntzak eskatzeko epea
Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat dirulaguntzak abiarazi ditu Udalak aurten ere. Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta maiatzaren 2a izango da azken eguna, eguerdiko 14:00etan.

- 2023 Apirila 04
Otsaila eta martxoan 771 kg hondakin erretiratu dira herriko natur guneetatik
Udalak, Urtzain taldearekin elkarlanean, herriko ibai, erreka eta natur guneak garbitzen jarraitzen du. Hilero astebetez, Amasa-Villabonako eremu naturaletan pilatutako hondakinak jaso, erretiratu eta sailkatzen ditu, ondoren Tolosaldeko Mankomunitateak dituen Garbiguneetara eramateko.

- 2023 Martxoa 31
Pinudia moztu, eta 5.150 haritz landatu dira Mendabietako mendi eremuan
Lehen pinuz beteta zegoen sailean matarrasa egin, eta bertako basoa berreskuratzeko, 5.150 zuhaitz inguru landatu dira Mendabieta inguruan (Lasturko atsedenlekuaren gaikaldean). Besteak beste, biodibertsitatea babesteko eta klima aldaketari aurre egiteko egin da bertako haritzaren landaketa.

- 2023 Martxoa 30
Ea HERENA izatera iristen garen!
Udaberrian sartzearekin bat, martxan da berriz ere errenta aitorpena egiteko garaia, eta Tolosaldeko udalek UEMArekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete herritarrei. Kanpaina honen helburua ahalik eta herritar gehienek errenta aitorpena euskaraz egitea da, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan.

- 2023 Martxoa 29
Amasa-Villabonak Bizipoza jaia hartuko du
Ekainaren 17 eta 18an Amasa-Villabona izango da Bizipoza Jaiaren eszenatokia. Bi ekitaldi nagusi izango ditu aurtengo jaialdiak: Batetik, ekainaren 17an, larunbata, Oinkari dantza taldeak bi emanaldi eskainiko ditu, Bizipoza elkarteko 20 abestirentzat prestatutako koreografiekin. Bestetik, ekainaren 18an, igandea, festa nagusia izango da. Jaialdiaren antolatzaileek pailazoak, musika emanaldiak, etb. egongo direla aurreratu badute ere, datozen asteetan argitaratuko dute egun handiko egitarau zehatza.

- 2023 Martxoa 28
Larreako parkea estaltzeko proiektuaren esleipena abiatu du udalak
Amasa-Villabonako Udalak, Larreako parkea estaltzeko proiektua zein eraikuntza enpresak egingo duen aukeratzeko esleipen-prozedura martxan jarri zuen atzo, obraren pleguak Eusko Jaurlaritzaren kontratazio profilean argitaratuta. Horrela, enpresek obra hau gauzatzeko proposamenak aurkezteko 26 eguneko epea izango dute, apirilaren 26ra arte alegia.