
- 2022 Otsaila 23
Udalbatzaren Adierazpena zerbitzu enpresek adineko pertsonei aurrez aurreko arreta pertsonalizatua bermatzearen alde
Amasa-Villabonako Udalbatzak otsailaren 22ko osoko bilkuran, aho batez onartu zuen behar bereziak dituzten kontsumitzaileek (batez ere adineko pertsonek) aurrez aurreko arreta jasotzeko duten eskubidea aldarrikatzen duen Erakunde Adierazpena. Adierazpenean bereziki banketxeei, izaera publikoko erakundeei eta elektrizitatea eta gasa kudeatzeko bulegoei, besteak beste, sistema digitalak edo makinak erabiltzeko betebeharra saihesteko eta zerbitzu guztietan arreta emateko prestatutako orduetan aurrez aurreko arreta eskaintzeko eskatzen zaie.

- 2022 Otsaila 22
Zaintzaileei zuzendutako prestakuntza-saioak
Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntzeko tailerrak antolatu ditu. Ikastaroen helburua zaintza-lanak egiten dituztenei atseden hartzeko eta kezkak partekatzeko gune bat eskaintzea da.

- 2022 Otsaila 18
Parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak ezartzen ari da Udala Gaztelekuan
Herriko gazte eta nerabeen beharrak eta interesak identifikatu ditu Udalak prozesu parte-hartzaile baten bidez. Horrela, Gaztelekuaren zerbitzuan egin beharreko egokitzapenak eta hobekuntzak erabiltzaileen ahotik ezagutu ditu.
Katea Etxea Gaztelekuaren X. urteurrenaren bueltan, Udalak prozesu parte-hartzaile bat abiarazi zuen 2021eko apirilean. Horrela, Gaztelekuaren orain arteko ibilbidea aztertzeaz gain, 9-17 adin tarteko gaztetxoen iritzi eta beharrak identifikatu dira, aurrerantzean eskainiko den zerbitzuan beharrezkoa aldaketak txertatzeko.

- 2022 Otsaila 10
Tolosaldeko 22 saltokik egin dute bat 'Otsailaren 11 erakusleihoak' egitasmoarekin
Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Tolosaldeko saltokiek Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko dute. Tartean dira Villabonako Galerias MJ, Eizmendi kirolak eta Garintza mertzeria.

- 2022 Otsaila 10
Elkarretaratze jendetsua Osasun Publikoaren defentsan
Asteazken iluntzean dozenaka herritarrek parte hartu zuten Aiztondoko Herri Mugimenduak antolatutako osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzean. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo udalbatzetan elkarretaratze honetako manifestua onartu zenez, Beatriz Unzue eta Iker Urruzola, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo alkateak bertan izan ziren.

- 2022 Otsaila 08
28 enpresa sortu dira 2021ean, Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin
Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza Sailak joan den urteko balantzearen berri eman du: 127 pertsonari eman zien arreta urte osoan zehar, eta pertsona horiek aurkeztutako 36 enpresa proiektu aztertu zituen, bideragarritasun azterketa sakonak edo oinarrizko azterketa ekonomiko-finantzieroak eginez.