
- 2023 Martxoa 01
RASD-en 47. urteurreneko Adierazpena onartu du Udalbatzak
Atzo ilunabarrean izan zen Osoko Bilkuran, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 47. urteurreneko adierazpen Instituzionala onartu zen EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko 11 bozkekin eta PSEren abstentzioarekin.

- 2023 Otsaila 27
Martxoaren 26an izango da Aizkardiren 54.mendi martxa
Aurten ere bi ibilbide izango dira motza eta luzean. Ibilbide motza 25 kilometrokoa izango da, 1200 metroko desnibela eta 6 orduko iraupenarekin. Luzea aldiz, 44 kilometrokoa 2500 metroko desnibelarekin eta 10 orduko iraupenarekin.
Izena emateko martxoaren 1ean hasi eta 24ra bitartean izango da aukera E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 649717182 telefonora dei eginda. Martxaren egunean ez da inskripziorik onartuko. Martxa egunean dutxa zerbitzua egongo da, baina, janaria eta edaria norberak eraman beharko du.

- 2023 Otsaila 24
Euskaran Ados! mahai irekiaren bilera otsailaren 27an
Euskaran Ados! Amasa-Villabonako udalak euskara sustatzeko duen mahai parte hartzaileak bilera berri bat egingo du datorren astelehenean 18:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Bileran jorratuko diren gaien zerrenda: Euskararen erabilera sustazeko udal plana 2023, Euskara saileko dirulaguntzak 2023. urterako, UEMAk martxoaren 25ean egingo duen ekitaldiaren berri ematea eta norberak lekarkeena.
Herriko euskaltzale guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera. Guztiok batera, euskaraz biziko den herria lortzera goaz!

- 2023 Otsaila 20
Horrela ez da garraio publikoa sustatzen!
Atzo, igandea, Amasa-Villabonako herritar askok zailtasun handiak izan zituzten Tolosako iñauterietara garraio publikoan joan ahal izateko. Bai autobusak eta baita trenak ere, guztiz beterik iristen ziren gure herriko geltokietara eta bertan zain zeuden pertsona gehienek ezin izan zuten sartu.

- 2023 Otsaila 14
Villabonako KZguneak ikastaro aukera zabala antolatu du martxorako
Villabonako KZguneak teknologia berriekin lotutako doako ikastaro katalogo zabala antolatu du martxorako. Aurrez aurreko edo urruneko modalitateetan, besteak beste, enplegu bilaketa, produktibitatea edota e-Administrazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte izena ematen duten interesdunekin.

- 2023 Otsaila 10
Elkartasuna, Turkia, Siria eta Kurdistanekin
Pasa den otsailaren 6an izandako lurrikara izugarriak milaka hildako eta zauritu eragin ditu Turkia, Siria eta Kurdistango lurraldeetan. Iturri ezberdinen arabera, dagoeneko hildakoen zifra 30.000tik gora kokatu da, zifra benetan beldurgarria.
Tragedia humanitario latz honen aurrean, Amasa-Villabonako Udalak elkartasuna helarazi nahi die Turkia, Siria eta Kurdistango herriei, eta bereziki lurrikarek kaltetu dituzten pertsona guztiei. Udalak bere doluminak bidaltzen dizkie lurrikararen ondorioz hildakoen senide eta gertukoei. Amaitzeko, Amasa-VIllabonako Udalak bat egiten du Zaporeak euskal GKEak martxan jarri duen elikagai bilketarekin.