
- 2022 Abendua 05
Agroekologia eta elikaduraren inguruko sentsibilizazio jardunaldiak, Amasa-Villabonan
Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu, eta Amasa-Villabonako Udalean horren jakitun garenez, iraultza horri ekiteko Agroekologiaren inguruko lanketa abiatu dugu legegintzaldi honetan. Horren lekuko azken bi urteetan egindako Azoka Ekologikoa. Lanketa honekin jarraitzeko Agroekologiaren inguruko jardunaldiak antolatu ditugu.

- 2022 Abendua 03
Udalaren adierazpena 2022ko Euskararen egunean
Amasa-Villabonako udalak Erakunde Adierazpena kaleratu du gaur, euskararen nazioarteko egunean. Adierazpen hau pasa den azaroaren 29ko udalbatzaren osoko bilkuran onartu zen EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien babesarekin eta PSEk abstentzioarekin. Adierzpen hau UEMA osatzen duten herriek modu bateratuan onartu eta kaleratu dute.
Hanakoa da Amasa-Villabonako udalak gaur kaleratu duen Erakunde Adierazpena:

- 2022 Azaroa 29
Euskararen eguneko egitaraua Amasa-Villabonan
Abenduaren 3rako Euskararen Eguna ospatu eta euskararen erabilera sustatzeko egitarau berezia antolatu du Amasa-Villabonako Euskaraldia Batzordeak.

- 2022 Azaroa 29
Behin betiko gaikuntzarako sarbidearen inguruko informazio saioa
Abenduaren 1ean, osteguna, Guretzako programaren baitan, zaintza lanetan dabiltzan langileentzako behin betiko gaikuntzarako sarbideari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, hau lortzeko behar den dokumentazioa ere zehaztuko dute.

- 2022 Azaroa 28
Herriko 36 familiek jaso dute ura eta hondakinen tasak ordaintzeko Udalaren dirulaguntza
Urtero bezala, Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskaini ditu. Guztira, 51 eskaera jaso dira aurten, eta horietatik 36 onartu eta bideratu dira. Bestetik, 15 eskaera baztertu dira, dirulaguntza hauetako onuradun izateko beharrezko baldintzak ez betetzeagatik.

- 2022 Azaroa 28
Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren bigarren zatiaren aurkezpena
Bihar, azaroaren 29an, Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren bigarren zatian aurkeztuko du Galtzaundik Villabonako Subijana Etxean, 18.30etan. Haritz Azurmendi ikerketaren arduradunak 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi musikatua izango da, gainera, Joseba Tapiak ikerketan aztertu den garaiko bertsoak abestuko baititu, musikaz lagunduta.